Gaur egun hezkuntza-proiektuen arloaren kudeatzailea da Bow Arts fundazioan. Bere lanak artearen eta bizitzaren arteko elkarguneak aztertzen ditu, eta elkarrizketa eta elkar-trukea laguntzen duten egoerak sortzeko beste batzuekin lan egitera bideratuta dago...

Artista da. Bere jarduna soziala da, dialogikari lotua, diziplinartekoa eta eguneroko bizitzan inspiratua. Basek lekuen eta pertsonen arteko loturak ikertzen ditu, eta bere lanak ekitaldi, testu, performance eta ekintzen forma hartzen du...

Kultur ekoizlea da, eta hezkuntzako eta museoetako jardunen artean dihardu Londresen...

Hainbat diziplina artistikotako lau emakumek osatzen dute Histeria kolektiboa. Partaideak komunikazioa – kultura – gizarte-eraldaketa ardatzaren inguruan batu dira. Kultur ernaldiko proiektuak lantzen ditugu, eta ikus-entzunezko ekoizpenak...

jardunaldiak

2015 urtarrilak 23
2015 martxoak 13 - 2015 martxoak 15

the walking reading group (TWRG)

Irakurketa Talde Ibiltaria proiektuak ezagutza modu intimoan eta dinamikoan trukatzea ahalbidetzen du, elkarrekin oinez goazen bitartean testuak eztabaidagai ditugula. Irakurketa-talde honetan, kaleak mahaia ordezkatzen du eta elkarrizketakideen aldi bereko ahotsen soinuak hartzen du ahots nagusiaren tokia. Edonork har dezake parte, paseoak doakoak dira.

Hainbat diziplina eta formatutako testuak aldez aurretik finkatu dira eta elkar-trukearen bizkarrezurra osatzen dute. Leku jakin batetik abiatu eta bi orduz ibiliko gara, gutxi gorabehera, bikoteka, aldizka elkarrizketakidea aldatuz eta baita eztabaidarako gaiez ere. Testuez gain, norberaren bizipenek, arloarekin lotutako proiektuek eta ibilbideak berak aberastuko dute elkarrizketa.

Irakurketa Talde Ibiltariak martxoaren 13an, 14an eta 15ean ekingo dio bideari Bilbon. Gune publikoa jolasaren ikuspegitik begiratuta gaiari buruz irakurriko eta hitz egingo dugu.  Lydia AshmanAnia Bas eta Simone Mair arduratu dira irakurgaiak aukeratzeaz (kapituluak, saiakerak, bideoak) eta Zaramari-k paseoak egiteko ibilbideak proposatu ditu.

Elkarrekin paseatuko al dugu?

Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara, testuak eta bestelako informazio praktikoa bidaltzeko.