superbia_2014

 (1983, Bilbo) Leirek alde batetik, zine programazioa eta bestetik, arte esparruan mediazio lanak egiten ditu. Gaur egun, Bulegoa z/b espazioan Zinema_ilegala saioak koordinatzen ditu Bilbon eta Merienda Zinema programazio kolektibo taldeko kidea da Donostian. 2014ko ekainean, Tabakalera kultura garaikide zentruan lanean hasi da Hezkuntza koordinatzaile gisa. Donostiako aurtengo Feministaldia programa kudeatzen du. Beste proiektu batzuetan lan egin du, betiere bi eremu hauetan: 2012an Mikel Otxotekorekin batera Puntuetan zine+periferia programa aurrera eraman zuen, eta 2013an Pedro G. Romerok zuzendutako Bake ituna erakusketan mediazio plana diseinatu zuen. 

EHUn Arte Ederretako lizentzia atera zuzenetik, artearen alorrean dihardu. Banakako erakusketak nahiz erakusketa kolektiboak egin ditu, ...

erlazioak

2015 apirilak 9
2015 martxoak 27
2015 urtarrilak 11
2015 urtarrilak 24
2015 otsailak 6

superbia. ulrike ottingerren zortzi film

Superbia, Ulrike Ottinger zinemagilearen zine ziklo bat egitean datza.

Zine Ilegalaren (Bulegoa z/b) marko barruan, elkarlanean egin genuen proiekzioaz geroztik, Ulrike Ottinger zine zuzendariaz gehiago ezagutzeko gogoa sortu zitzaigun, baita, ezagutza hau partekatua izatekoa ere. Ohiko kanalen bitartez helezin samarra den zuzendaria izatean, plataforma puntual hau sortu dugu, Ottingerren ondare aberatsa kolektiboki disfrutatzeko helburuarekin.

Ziklo honek, Ottingerren 8 pelikula jasoko ditu bere baitan, Bilbo eta Donostiako espazio ezberdinetan ikuskatu ahal izango direnak. Pelikulak, etxe pribatu, kultur elkarte, zein instituzio publikoetan izango dira proiektatuak eta haietariko batzuk, beste egitasmo batzuen barruko proposamen moduan aurkeztuko dira.

Zikloari amaiera emateko, Ulrike Ottinger bera gonbidatu nahiko genuke bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman dezan.

Honela deskribatu zuen Reina Sofia Museoko ikusentzunezko departamentuak Ottingerren lana:

En la obra de Ottinger la realidad sólo es un aura. Cada imagen es una sorpresa y los filmes funcionan como subtexto de diferentes temas, desde los prejuicios sociales hasta el ostracismo, desde los rituales de poder hasta la muerte. Su reapropiación de la estética del narcisismo desde un discurso feminista hace su obra muy inusual y enormemente diferente de la realizada por muchas mujeres, por lo general documentales centrados en cuestiones propias del universo femenino, como maternidad, prostitución, racismo o explotación económica. Las películas de Ottinger, que algunos historiadores de cine han incluido recientemente dentro de la categoría de cine queer, propone una renegociación de la subjetividad y superan los debates habituales sobre género y sexualidad de la teoría feminista tradicional.”