Publizitatean lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikus-entzunezko lengoaian eta edizio digitalean espezializazioa...

jardunaldiak

Plano contra Plano proiektuaren aurkezpenaren kartela
2016 urriak 13
Plano Contra Plano-ren fotograma
2016 azaroak 29 - 2017 urtarrilak 11

plano contra plano

Proiektu honen helburua ezarritako zenbait eredu "konpontzea" da, nolabait. Ikerketa bat hasi nahi da, baina baita desmuntatzeko eta berriz muntatzeko prozesu bat egin ere, berreraiketa-aukera horretan bi aldetatik eragiteko: alde batetik, genero ikuspegitik, eta beste batetik, ezaugarri esperimentalaren ikuspegitik. Bi ideia horiek lan-prozesuaren oinarriak izango dira. Jabetzea, desmuntatzea, berriz muntatzea, esku hartzea, konpontzea, berregitea...

Horrenbestez, genero-ikuspegia ez litzateke bat etorriko genero zinematografikoen teoriarekin, eta ezaugarri esperimentalak emakumeak zineman dituen zenbait eredu, jarrera eta rol eskuratu, haiei esanahi berria eman eta zuzendu egingo lituzke.

Ez da iraultza bat, eta ez da ezer urratu nahi; izan ere, hainbat emakume- eta gizon-belaunaldik ezagutu dituzten genero zinematografikoen zenbait ohitura konpontzea da helburua.

Badirudi esperimentuak eta arte-ikerketak aukera ematen dutela zentzuan zenbait aldaketa egiteko, irudietan, estetiketan eta ikusgarritasun-politiketan zenbait aldaketa egiteko. Horri esker, zalantzan jar daitezke ikus-entzunezko ekoizpeneko eredu zurrunak, hala nola genero zinematografikoak.

Plano contra plano-ren aurkezpenaren bideoa (2016-12-02an Azkuna Zentroan, eremuak-en 2016ko jardunaldien barruan).