collage con portadas publicación Pipa nº 1 y nº 2

Iruñea, 1980. Artearen Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, honako tesi honekin: Cuerpos que aparecen: performance y feminismos en el tardofranquismo (Agertzen diren gorputzak: performancea eta feminismoak frankismoaren azken urteetan) (2014). Artearen Historiako irakaslea da UNAMen eta Artearen Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle izan da hainbat erakunde publiko eta pribatutan...

jardunaldiak

Argazkia, Pipa aldizkariaren bigarren zenbakiaren azala
2013 urtarrilak 3
Fotografia de la portada de la publicación Pipa nº1
2012 ekainak 28

erlazioak

La crítica y la objeción al objeto.
Maite Garbayo 

pipa

Zehaztu gabeko maiztasuneko proiektu editoriala da Pipa, eta idazkuntza kritikoko jarduerak eta artisten esku-hartzeak biltzen ditu, batik bat.

Zenbait topaketa eta elkarrizketaren ondoren, ekiteko nahiak sustatutako argitalpen berri bat plazaratzeko asmoa sortu zen: arte garaikideari buruzko aldizkari bat, kritikoa, autokritikoa, deszentratua, feminista, queer-a, afektuek sortua, arteari buruzko aldizkari-eredu tradizionala berraztertzeko eratua.

Egite-prozesu etengabetzat dakusagu kritika, etengabeko bilakaeran diharduten objektu, une, egoera... zehatz batzuk eragozteko gaitasuntzat; artea, berriz, eginda datorkigun horri aurre egiteko aukera, erresistentzia eta salbuespentzat.

Maite Garbayo Maeztu, FerranElOtro eta Francesc Ruiz dira Pipa proiektuaren bultzatzaileak.