Arteko Antropologia Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Antropologia ikasi zuen Paris VIII-ko Unibertsitatean, eta, bere lehenengo ikerketaren emaitza gisa, Cousas de Mulleres. Campesinas, poder y vida cotidiana (Lugo, 1940-1980) doktore-tesia egin zuen (Bartzelona, Anthropos). Doktore bihurtu ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean hasi zen irakasle, eta, bertan, Ikerketako Hirugarren Zikloko dekanordea (1987-1989) eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea (2004-2009) izan da.

Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu. Azkenekoak Antropología feminista'(2008); Antropología del campo artístico: Del arte primitivo [...] al contemporáneo (2009); Ellos, «artistas» a secas; Ellas, «mujeres artistas»; que no es lo mismo (2011).
 

Komisarioa da. Montehermoso Kulturunearen zuzendari izan da 2006ko abendutik 2011ko abendura bitartean; etapa horretan, zentro hori aitzindari izan zen arte, pentsamendu eta kultura garaikideen esparruetan sexuen arteko berdintasun politikak garatu eta aplikatzeagatik. Horren aurretik, Arakistainek hainbat proiektu gauzatu zituen, adibidez, Trans Sexual Express erakusketa (1999); sexuen kuota gaineratzen zuen irizpide gisa, eta sexu, genero eta sexualitate kategorien kulturaeraketa ikertzen zen, garai horretako euskal testuinguruaren produkzio artistikoan. 2001etik 2003ra, Bilbao Arte Fundazioaren Erakusketa Aretoaren programazio paritarioaren ardunadun izan zen, eta, 2003tik 2006ra, arteari eta feminismoari buruzko mahai-inguruak zuzendu zituen ARCO azokako arte garaikidearen adituen foro-etan. Horrez gain, hainbat hitzaldi eman ditu herrialde ezberdineko hainbat uniberstitate, museo eta arte zentroetan, artearen eta feminismoaren arteko loturari buruz.

ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan

XX. mendearen erdialdetik dago sortze prozesuan, eta, ezagutza kritiko oro bezala, ezagutza feministak enbarazu egiten du. Enbarazu egiten du produkzio artistikoaren alorren mistifikazioa argitzen duelako; egitura sexistak agerian uzten dituelako; sexuak, etnizitateak, arrazak eta klase sozialak horietan duten eragina aztertzen duelako; jasotzen duten esker on desberdinaren arrazoiak ulertzen laguntzen duen sexuko gizarte harremanen sarean jartzen dituelako artistak; eragin androzentrikoa eta etnozentrikoa duten arte-narrazioen inposaketa -irakaskuntzako maila guztietan- salatzen duelako; jatorrizkoak diren produkzio artistikoen alor batzuei buruzko sinesmen faltsuei aurre egiten dielako.

Bi bloketan egituratuta dago, eta hainbat gai jorratzen ditu: ezagutza ez-sexista sortzen jarraitzeko ikerlari feministek aurre egin behar dieten arazo teoriko eta politikoak, eta "artearen" erakundearen askotariko dimentsioak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak, sexu-desberdintasunaren irudikapen hegemonikoen kritika azpimarratuz.

Lehen blokeak, "Artearen dimentsio sozialak: artistak, obrak eta testuinguruak" izenekoak, hainbat emakumeren hitzaldiak biltzen ditu: Amelia Valcárcel, Ivonne P. Doderer, Mónica Mayer eta Guerrilla Girls. Bigarren blokeak, "Artearen Historia Femistaren eraketa" izenekoak, Erigid Doherty, Helena Reckitt eta Maite Garbayo historialariaren parte-hartzea izango du. Hitzaldien ostean, hizlarien eta publiko parte-hartzailearen arteko eztabaidarako denbora izango da.

Ikastaroko hitzaldiak argitalpen hirueledun (euskara, gaztelania eta ingelesa) batean bilduko dira. Gaur egun, eztabaida hori euskaraz hedatzen duen proiektu bakarra da, baita gaztelaniaz zabaltzen duen proiektu urrietako bat ere.