natalia suárez

Gasteiz, 1994. Natalia Suárez Ortiz de Zárate Bilbon bizi da. EHUko Arteko Gradua amaitu ondoren, EHUko Pintura Masterra burutu zen. Hainbat erakusketatan parte hartu du, horien artean “Markak” erakusketa kolektiboa, Bilboko Okela Sormen Lantegian, edo "Dime Dame" erakusketa kolektiboa Aire Galerian (Bilbo). 2018an Tabakalerako egoiliar programan parte hartu zuen. Haren lana pintura eta arte eszenikoen artean kokatzen da, “Tripak” konpainiaren bitartez.

Gauza asko egin nitzake gaur egun, baina pintatu egiten dut. Eta nire pinturak ez direna izan zitezkeen; baina, azkenean, direna dira. Nire koadroetako bat izan zitekeen idiaren bizkarraren atzean ezkutatzen den eguzkia; baina beste gauza bat da.

Paisaia, natura hila, urtebetetze-jaia. Horietatik bat ere ez, baina guztietatik pixka bat.