manual de uso1

Bazkide Komanditario Berriak Fondation de Francek 1991n abian jarritako programa da, arte publikoaren eredu berri bat sustatzeko asmoz: gizartearen beraren beharrizan eta desio erkideetatik abiatuta sortuko den artea, hain zuzen. Hainbat pertsonak (bazkide komanditarioek) ordezkatzen dute, beharrizan horiek definitzeko prozesuan partaide izan eta artistarekin batera sorkuntza-prozesuan aritzeko konpromisoa hartzen baitute. Hartara, Bazkide Komanditario Berriak programak arte publikoa definitzeko modu demokratikoagoa proposatzen du, parte hartzeko aukera gehiago eman eta erabiliko dutenengandik hurbilago egongo dena. Artea espezializatutako mundutik irten eta normalean izaten ez den eremuetan barna abiatuko da, bere kultura- eta gizarte-esparrua aztertu eta aberasteko...

jardunaldiak

manual de uso, presentación
2014 irailak 4

manual de uso

Bazkide Komanditario Berriak Euskadin plataformak laster, Eremuak-en laguntzarekin, Euskadin egindako aurreneko proiektua argitaratuko du: Manual de uso. Andrea Acosta artistak, Komanditarioen taldearen lankidetzarekin eta Haizea Barcenillaren bitartekaritzarekin, Zorrozaurreren eta Deustuibarraren beste ikuspegi bat erakusten digu bere lanean. Zonaldeko industria-ondaretik abiatuta, horiek osatzen dituzten giza nahiz paisaia-elementuei balioa ematen die. 

Bazkide Komanditario Berriak Euskadin, Artehazia – Innovación Cultural, Artes y Sociedad Elkarteak sustaturiko plataforma da, eta Fondation de France-ren laguntza du.