collage con portadas publicación Pipa nº 1 y nº 2

Zehaztu gabeko maiztasuneko proiektu editoriala da Pipa, eta idazkuntza kritikoko jarduerak eta artisten esku-hartzeak biltzen ditu, batik bat.

jardunaldiak

Argazkia, Pipa aldizkariaren bigarren zenbakiaren azala
2013 urtarrilak 3
Fotografia de la portada de la publicación Pipa nº1
2012 ekainak 28

maite garbayo

Iruñea, 1980. Artearen Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, honako tesi honekin: Cuerpos que aparecen: performance y feminismos en el tardofranquismo (Agertzen diren gorputzak: performancea eta feminismoak frankismoaren azken urteetan) (2014). Artearen Historiako irakaslea da UNAMen eta Artearen Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle izan da hainbat erakunde publiko eta pribatutan. Arte-kritikan, berriz, espezializatutako aldizkarietan eta erakusketa-katalogoetan eman ditu argitara bere idatziak. 2012. urtetik Pipa aldizkariaren editorea da. Arte garaikidean, teoria kritikoan eta feminismoetan espezializatutako aldizkaria da. 2014tik Red de Conceptualismos del Sur plataformako kide da. Gaur egun doktorego-ondokoa egiten ari da UNAMeko Ikerketa Estetikoen Institutuan: Intersubjetividad y transferencia: hacia una estética de lo incalculable (Intersubjektibotasuna eta transferentzia: kalkulaezinaren estetikarantz) proiektua lantzen dihardu.

Teoria feministen eta arte garaikide eta kultura bisualaren arteko elkarguneak izan dira bere ikerlanen ardatza, eta arreta berezia eskaini die performance-ekintzei, gorputzari eta performatibitateari.