Irakurketa Talde Ibiltaria proiektuak ezagutza modu intimoan eta dinamikoan trukatzea ahalbidetzen du, elkarrekin oinez goazen bitartean testuak eztabaidagai ditugula.

jardunaldiak

2015 martxoak 13 - 2015 martxoak 15

lydia ashman

Gaur egun hezkuntza-proiektuen arloaren kudeatzailea da Bow Arts fundazioan. Bere lanak artearen eta bizitzaren arteko elkarguneak aztertzen ditu, eta elkarrizketa eta elkar-trukea laguntzen duten egoerak sortzeko beste batzuekin lan egitera bideratuta dago. Leku sozialetatik eta fisikoetatik mugitzeko dugun era interesatzen zaio, eta gure esperientzietan eragina duten egiturak eta esparruak zalantzan jartzea.

the-windowproject.tumblr.com