2002. urtean sortu zenetik, Belleza Infinitak  ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu esperientzia estetikoaren mugak zalantzan  jarri eta eztabaidatuz.

www.bellezainfinita.org/

jardunaldiak

2014 martxoak 20 - 2014 martxoak 23

erlazioak

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

2014 martxoak 20 - 2014 martxoak 23

liburu ederren II. festibala

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

Lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

 2014ko martxoaren 20tik 23ra, Rekalde Aretoan (Bilbo) 

martxoak 20, osteguna 
10:30
Inprimategi bat bisitatzea. Grafilur enpresa bisitatuko dugu; han, liburu bat inprimatu eta koadernatzeko prozesu industrialak ikusiko ditugu.
www.grafilur.com 

18:30
Nire libururik gogokoena. Bilera ireki honetan, parte hartzaileek beren ustez zoragarriak ziren bi edo hiru liburu erakutsi zituzten: ipuin ilustratu bat, produktuen katalogo bat, eleberri bat, artista-liburu bat, komiki bat, jarraibide-eskuliburu bat edo eta publizitateko liburuxka bat aurkez zezaketen.

 
martxoak 21, ostirala
11:00 - 13:30
Aldizkari Esperimentalen Sormen tailerra La Más Bella-rekin (lehenengo saioa). 

17:00
Solasaldia La Más Bellarekin.  La Más Bella kolaborazioen aldizkari bat da, 1993. urtetik bere edukiak modu berezietan aurkeztu dituena: zapata-kutxa batean, kartera batean, ardo-botila batean… 
www.lamasbella.es

18:30
El Naufraguito: solasaldia Ceferino Galán, fanzinearen zuzendariarekin, (fanzineak 25 urte ditu, eta 98 zenbaki harrigarri). 2003. eta 2011. urteetan, Fanzine Onenaren saria jaso zuen Bartzelonako Komiki Aretoan. www.elnaufraguito.com

 
martxoak 22, larunbata
11:00 - 13:30
Aldizkari Esperimentalen Sormen tailerra La Más Bella-rekin (bigarren saioa).

17:00
Dalpine.com. Sonia Berger eta Jose Manuel Suárez gaur egungo argazki-liburuen online denda baten arduradunak dira, eta nola bihurtu diren erreferente eta, orain, argitaletxe azaldu zuten. www.dalpine.com

18:30
Isidoro Valcárcel Medina eta Jaime Vallaure artistak eta editoreak buru bat zer den eta zer ez den azaldu zuten.

martxoak 23, igandea
11:00

Aukezpena eta aldizkari experimentalen tailerraren balorapena La Más Bellarekin. 
 
Erakusketa: 
-Los calendarios de La Vidak,  Iñaki Imaz eta Iñaki Rodríguez artisten proiektua. Hamarkada batean zehar, urtero artista baten egutegia argitaratu zuten: Gema Intxausti, Roberto Bergado, Ignacio Sáez, Chico y Chica, Jeleton, Fernando Bryce, Ane Meoki, Ander Lauzirika, Jon Mantzisidor… 
-Isidoro Valcárcel Medina, El Naufraguito eta La Más Bellaren argitalpenak.