letra caniche

Caniche plataformak lantzen dituen proposamen artistikoek liburuen forma dute, edo erasoak dira...

letra caniche

Canichek ildo editorial berri bati ekingo dio: LETRA CANICHE. Euskal Herriko eta beste testuinguru batzuetako artista eta pentsalari nabarmenen testuak, narrazioak, proposamen kritikoak eta poetikoak bilduko ditu.

Inprimatutako hitzen inguruan ziurgabetasuna nagusi den honetan, pentsamenduei testu-itxura emateko eskatu die Canichek zenbait artistari, eta proposamen horiek argitara emateko apustu sendoa egin du. Beste batzuen artean, Txomin Badiola, Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba izango ditugu bidelagun.

Bilduma honetan, liburua, ezagutza transmititzeko tresnaz gain, ekoizpen-gunea sortzen duen arkitektura izango da.