lekua lekutan

(1984, Estella)

Licenciado en Bellas Artes por la Universidad de Salamanca, Master en Bellas Artes  por el San Francisco Art Institute de San Francisco...

(1985, Bilbo)

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua EHU-n, Heziketa artistikoan Irakasleen prestakuntza masterra eta Arte teknologiko garaikide eta perfomatiboko masterra gauzatu ditu EHU-n baita ere. 

(1989, Alsasua) 

Miembro fundador de Okela Sormen Lantegia, desde el 2014 hasta hoy ha compaginado su trabajo comisarial con su práctica artística...

jardunaldiak

2020 uztailak 18 - 2020 irailak 18

lekua lekutan

A*RTIATXen sorrerak erakusketa espazioaren egokitzapena eta Bilbo hirian kokalekua hartzea dakar eta horrekin bat “Lekua Lekutan” deituriko zikloa, bi erakusketaz osatua. Zikloa ondorengoan datza: Julia Spínolaren lehenengo erakusketan Euskal Herri mailan eta Abel Paul konpositoreak Artiach eraikinerako espreski ekoitzitako Instalazio/eskuhartzean. Bi proposamen hauen gauzatzerako bai Juliak bai Abelek Artiach eraikinean edukiko dituzte euren abiapuntuak eta bertan burutuko dituzte euren egonaldiak erakusketak egin arte, modu honetan estudioa eta erakusketa kontzeptuen arteko mugak ziriborratuz.

Entzute abstraktua eta literalaren bitartez Artiach eraikina martxan jartzea da gure egitasmoa, arte garaikidearen alorretik.  Juliak eta Abelek eraikinarekin harreman bat sortuko dute, soinutik eta ikusizko arlotik, lantegiak sortutako estimuluetatik lan egin ditzatzen.

Juliaren lanarekin objektualarekiko sarbide posible bat nola ematen den ikus dezakegu, gauzeekiko ulermen kontzeptual bat bideratuz eta espazio sensible bat aktibatuz. Abelen eskuhartzearekin espazioarekiko soinu-solasaldirako gonbitea luzatzen zaigu, non gauzatze akustikoa eraikinaren espazialitatearen eta eratutako/igorritako soinuen arteko continuum bat ematen den. Honekin, entzute era ezberdinak proposatzen dizkigu eta espazioa partitura sensibletzat hartuz, eraikina interpretatzeko bide oparo berriak sortarazten ditu.