foto de montaje con publicación de Maite Vélaz "la hija y los padres comen"

Iruñea, 1976. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon 1994tik 1998ra. Ondoren Tafallara itzuli eta bertan bizi da eta lan egiten du gaur egun. 2013an, CA2Mn Asier Mendizabalen lantegian eta Artelekun Ion Munduateren lantegian hartu zuen parte. 2010ean, Amárican, Peio Aguirreren lantegian. Egindako erakusketetako batzuk: 2015ean, contrapuertas, ESTRUCTURA, toldo, canal, PAVIMENTO, hilabete eta erdi Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinaren hallean; 2013an, bi jardunalditan banatuta, Visitas y re visitas: Recoletas y retablo, Nivel F gunean, hori ere Iruñean; 2012an, 33 egunez, Objetos que participan Iruñeko Zitadelako Labean; eta 2010ean, La gente de aquí conoce la ciudad. Rememoraciones y directos goiz bat Kordobako Losada aizto-dendan.

erlazioak

Musika entzuteari arreta eginez, objektu, forma eta irudiak sortzen dira. Ekoizpenen garapena nahiz komunikazioa arterako sarbideekin, moduekin, erekin, ikasketekin eta mintzairekin lotuta daude.

Vélaz (1976-2011) gure familiaren jatetxearen izena da. Bizitzaren jokalekua, lantokia, gurasoek eta beste pertsona batzuek pentsatu eta garatutako gunea, ohiko negozioa. Ni eta neure familia ia beti egon garen tokia.

la hija y los padres comen (alaba eta gurasoak jaten ari dira)

La hija y los padres comen izeneko argitalpena Vélaz restaurante-cafetería proiektuaren testuinguruan gauzatu da. Proiektu horrek, argitalpena ez ezik, bost bideo eta zenbait eskultura multzo ere hartzen ditu barne.

Argitalpen horretan elkarri lotuta ageri dira nire lanean erabiltzen ditudan materialak. Horietako asko dagoeneko inprimatutako material grafikoak dira, baina beste batzuek ez dute zerikusirik euskarri fisikoarekin.  Emaitza dokumentu bat da, tolestutako sei A2 dituena, bi aldeetatik inprimatuta eta grapatu gabe. 

2015eko abenduan, Analphabet orkestrak Bulegoa z/b-n egindako saio batean, proiektu horretako (Vélaz restaurante-cafetería) bideoak proiektatu ziren, eta, orkestrak jotzen zuen bitartean, argitalpena bertan aurkezteko modua asmatzen jardun nuen.  Horren emaitzak zerikusia du ondoko irudiekin.

Argitalpena aurki daitekeen saltokia Bilbon: ANTI liburudenda, Maiatzaren Biko kalean, 2 

  •  Maite Vélaz-en argitalpenaren argazkia, Alaba eta gurasoak jaten ari dira
  • Maite Vélaz-en argitalpenarekin muntaia, Alaba eta gurasoak jaten ari dira