idoia montón

Dos de Mayo, 2, 48003 Bilbo, Bizkaia

Idoia Montón antagonistak araudian oinarritzen ez den eremu porotsu batean kokatzen ditu bere lanak. Bere jarduera sarrera eta irteerez beterik dago, arrunta denaren autobiografiarako eta polifoniarako.

Idoia Montónen liburuaren aurkezpena

2014 uztailak 2

Idoia Montón Peio Aguirrek lagunduta izango da aurkezpen honetan.

Idoia Montónen adierazpide artistikoa antagonista da.  Bere jarduera autobiografiarako eta komuna denaren biografiarako sarrera eta irteeren kontaketa bat da. Bizitza geldoaren lekuan errealitatea begirada samurki eszentriko baten bidez miatzeko prozesu selektibo bat da. Idoia Montónen pintura-instalazioak ikusteko, denbora hartu behar da, egungo egoeraren aurka matxinatzeko erabakitasun-egoera bat sor dadin.  Egunerokotasunaren irudiak dira, gehiengoaren mimesiaz, kapitalismoaren aurkako funtzioaz eta desobedientzia feministaz mintzo diren istorioak. Collageetan, elkartuta agertzen dira hizkuntzaren eta haren erreferentzien arteko erlazioak, sistema irekiak, lurralde mentalen eta sentikorren arteko tirabirak, kontsiderazio kontzeptual eta estrukturalak, behin-behineko hipotesiak edo zentzua sortzeko nahia. 

2014. urtean eremuak programaren laguntzarekin  25 urte baino gehiagotan zehar egin duen ibilbide artistikoa jasotzen duen lehen liburu monografikoa argitaratu du. Argitalpen honek Javier Peñafiel artistaren eta Rosa Queralt arte historialariaren testuak jasotzen ditu.

Diseinua: Maite Zabaleta.
Hedapena: Múltiplos, Bartzelona.

 

20:00

Idoia Montón Peio Aguirrek lagunduta izango da aurkezpen honetan.