Diseño del cartel: Jone Zubizarreta

Azoka kalea, 1
Arrasate, Gipuzkoa

Arte laborategia TTAK! gazte-taldeko partaideekin batera: irailak 6, 7 eta 8.
Inaugurazioa: irailak 20, 19:00etan.
- Bertso-saioa: Maider ArregiMiren ArtetxeMaddi GallastegiAne Zuazubiskar.
- Bertsio-kontzertua: Ekiñe Casado.
Bisita gidatua Ana Isabel Ugalde: urriak 20, 12:00etan.

2019ko irailak 20 - urriak 19
astelehenetik larunbatera: 17:30 - 20:30

Diseño del cartel: Jone Zubizarreta

2019ko irailak 20 - urriak 19

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena...

Koordinazioa: Leire Muñoz

Itzulinguruka Arrasaten
2019 urriak 20

harriak: "itzuli barik" erakusketaren jarduera osagarriak

2019 irailak 20 - 2019 urriak 19

Erakusketa inguratu edo zeharkatuko duten zenbait jarduera bildu ditugu Arrasaten, erakusketa bera txoko eta prisma ezberdinen bidez afektatzeko helburuarekin. Alde batetik, herrian oso aktibo dabilen TTAK! gazte taldearekin elkarlana sustatu nahi duen arte laborategi bat garatu dugu. Bertan Alazne, Daniel, Nataliak eta Leirek zenbait ariketa planteatu dituzte, artisten unibertso metodologikoa TTAK!-eko taldekideekin partekatzeko. Artisten lana tripetatik ezagutu eta erakusketan “interferentziaren” bat planteatuko da kolektiboki, eta kontrako norabidean, artisten praktikak TTAK! osatzen dutenen partehartzeaz kutsatuko dira. Momentuz Ekiñek inaugurazio festan joko du eta publikazio kolektibo batean bilduko ditugu laborategian sortutakoak. Horretaz gain, arte praktika feministak lantzeko lantegi bat antolatu da gazteen interesetatik abiatuta. Kulturaren ideia zabaltzea ere bada gure helburuetariko bat, horregatik arte garaikidea plaza bezala erabili eta 4 bertsolariz osatutako bertso-saio bat antolatu da. Bukatzeko, Arrasateko historia ekarriko dugu zentrora, artisten piezak bertako kontestuan irakurri eta bestelako kutsadurak bilatzeko.

Arte laborategia TTAK! gazte-taldeko partaideekin batera: irailak 6, 7 eta 8.

Inaugurazioa: irailak 20, 19:00etan.
Bertso-saioa: Maider ArregiMiren ArtetxeMaddi GallastegiAne Zuazubiskar.
Bertsio-kontzertua: Ekiñe Casado.

Bisita gidatua | Ana Isabel Ugalde: urriak 20, 12:00etan.