Salida 13 / A8 / N-634 / Itziar / Deba / Guipuzcoa

Gorputzaren eta keinuaren bidez eta euskarri teknologikoak eta euren dinamikak erabiliz, lekuarekiko harreman materiala fisikoki gauzatzeak dakarren mekanismoa aztertzen du.

2014 uztailak 11
2015 urtarrilak 10

gio bat / txitxarro

2014 ekainak 7

Gio Bat-Txitxarro, pasaden ekainaren 7an, larunbatean, Txitxarro dantzalekuan egin zen interbentzioa da.

Gio bat-Txitxarro

Manu Urangaren Gio bat proiektuaren bigarren esku-hartzea da. Irudia zatitu egiten da eta saturatu, dantzarako pista masa bakarra bilakatzeraino. Gailu bat sartu eta egitura handiagoan kokatzeak (diskotekan) eragina du toki horretan parte hartzen duten pertsonen mugimenduan. Aldaketa teknikoak, gorputzen teilakatzea eta desplazamenduak medio, irudi bakarra sortuz doa, ikuspen luze eta kontzentratua. Denboran zehar eutsitako arreta bailitzen.

Gio bat

Oro har, Manu Urangaren Gio bat egitasmoa osatzen duten atalak sekuentzia gisa ikus daitezke. Ekintza performatiboen eta eskultura-gauzatzearen bidez okupatutako espazioarekiko harremanak ematen dio zentzua ekoizpenari. Gelditzeko espazioak lanerako gune bilakatzen dira eta proiektuaren denbora-sekuentzia kokatzen saiatzen dira: geldiarazi eta ulertu. Aukeratutako espazioen nolakotasunak berak sortarazten du gertakarien bilakabideari jarraitzeko gogoa eta proiektuaren kausa/ondorioa prozesuan sinestekoa.

Gio bat garatzean, produkzio modu baten aurrean fluxuak eta inertziak sortu ahal izatea bilatzen da; eta produkzio horrek, halabeharrez, esku-hartzearen xede diren espazioekiko harremanaren eragina izango du. Horrela, proiektuak gorputzaren eta keinuaren bidezko gauzatze fisikoa aztertzen du, eta baita lekuarekiko harreman materiala ere, euskarri teknologikoen eta horien dinamiken bitartez; baina gainera, harreman horrek mekanismoa aurkezteko modua nola birpentsarazten duen analizatzen du.

Harreman material hori, batetik, adierazkorragoa eta estatikoagoa da “objektua/mekanismoa” ardatz duelako, eta bestetik, zinetikoagoa eta trantsitiboagoa da mekanismo/objektuaren “eraldatze-ekintza” ardatz hartzen duenean.

Espazio baten egiturari lotuta dauden lantza mugikorrak erabiltzean ekiten dio proiektuari pertsona talde batek, eta orduan abian jartzen den mekanismoa bera esku hartzeko material bilakatzen da, gorputzaren luzapen modukoa, eta horrekin espazioa betetzeko modu berriak esperimentatzen dira, batetik bestera eramaten duten “zabaltzeen” bidez.

22:00

ekitaldia