Francia kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba

2014 apirilak 7 - 2014 apirilak 11
errekan

Errekan proiektu sonoro bat da. Ozen irakurriak izango diren testu bilduma bat. Ahoz gora. Viva vocce moduan. Ahotsa gorputzaren misil bat da. Nire gorputzetik zurera proiektatzen da, erreka zeharkatuz. Ahotsa hitzen esanahiatik haratago doa. Gehiegizkoa da bere esanahia. Esanahiaz haratago, soberan geratzen dena da. Eta hortik, bere gehiegikeri kondizio horretatik, ahotsak lengoaiaren ordena iraultzen du. 

errekan, aurkezpena

2014 ekainak 13

Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena

Errekan ipuin-liburu soinuduna da. Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena izango da. Errekan, hain zuzen, Azalak sustatutako proiektu akustiko-libidinala da, Eskutik hitza laborategien testuinguruan sortutakoa. 2011. urteaz gero, lau ediziotan barna, hainbat artista, idazle, antzerkigile, teorialari eta ikertzaile sorkuntza-espazio batean bildu dira, idazkeraren performance-ezaugarria eta ahozkotasuna ikertzeko. Honako hauek parte hartu dute Errekan liburuan: Cristina Redondo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naveran, Paula Caspao, Marion Cruza, Miren Jaio, June Crespo, Idoia Zabaleta, Rafael Martinez del Pozo, Ixiar Rozas eta beste ahots gonbidatu batzuk. 

Liburua lotura honetan entzun daiteke: www.azala.es/errekan/index.html

18.30 - 20.30

Ekainak 13, aurrealdeko plazan.

12.00 - 14.30

Ekainak 14, aurrealdeko plazan.