bideoarte feministaren deialdiaren kartela
imagen para el proyecto FEM TOUR TRUCK

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa...

bideoarte feministaren deialdia

2016 uztailak 15 - 2016 abuztuak 15

FEM TOUR TRUCK erakustaldiak bideoarte feministaren lehiaketan parte hartzeko nazioarteko deialdia ireki du abuztuaren 15era arte.

Deialdia hiru kategoria hauetan banatzen da: aktibismo fem, bideoarte fem eta performance fem.

Oinarrien PDFa [94,8 KB] hemen deskarga dezakezu
Inprimakia hemen deskarga dezakezu [216 KB]

Emakumeek gizartean betetzen duten eginkizuna aldarrikatzen duten eta estamentu patriarkalak kritikatzen dituzten lanak artearen bitartez ikusgai egitea da helburua.