ATEA_4
atea_azpi_kultur_elkartea

AZPI kultur elkarteak ATEA programa, artista lokalen arteko saretzea eta harremantzea sustatzeko helburuarekin sortu du. Arte garaikidean gune ez instituzionalak piztu eta Donostiako aktibitate artistikoa, existitzen den geografia kulturala birpentsatuz aktibatzea du helburu...

atea_3
2020 abuztuak 27 - 2020 abuztuak 29

ATEA_4

2020 azaroak 6 - 2020 azaroak 15

Edizio bakoitzak bi asteko iraupena izango du, bertan hitzaldiak, irakurketak, ikus-entzunezko proiekzioak, tailerrak edota performanceak gertatzeko aukera egongo da.

ATEAren edizio bakoitzeko kuradore lana AZPI Kultur Elkarteko pertsona batek eramango du, bere praktika propioa gonbidatutako agenteenarekin elkarrizketan jartzeaz arduratuko da.