bapore atelier

Proposatzen dugu Bapore Atelier egungo komunitate artistikoaren eta Enkarterriko herritarren arteko bitartekaritza-lanak egingo dituen kultura-zerbitzua

Irati Inoriza

Balmaseda, 1992.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Laura Peñarekin batera, graduatua da, eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin zuen EHUn. Horrez gain, bere ikasketak osatu zituen T. Ruller-en Atelier de Performance-en, VUT unibertsitatean (Txekia). 2020an, Panorama #03 sortan parte hartzen du, Fran Reus galerian, baita BERRIEK 2020 programan ere (Bilbo), eta INJUVE 2019-2020 (Madril) izeneko erakusketako parte da. 2019an, bere BLUE: contact line :RED proiektua Montehermoso Kulturunean (Gasteiz) eta WHAT A BLUE! erakusketan (ZSenne Art Lab, Brusela) egon zen ikusgai. Gainera, HERE+NOW erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Pablo’s Birthday galerian (New York), eta Ourenseko Diputazioaren arte plastikoen XV. lehiaketan ere hautatua izan zen. Premio Proyecto de Artista Casal Solleric 2017 saria irabazi zuen take your broken heart, make it into art lanarekin. Bestetik, WHAT A BLUE! lana honako hauetan egon da erakusgai, besteak beste: A‑DASH Space (Atenas), Sintomáticas (L’Estruch, Bartzelona), keep in touch (Laboratorio Lamosa, Cuenca), No hay voz (Bilbao Arte Fundazioa, Bilbo), WHITE FARM (Farm Cultural Park, Sizilia) eta MALAMUT FESTIVAL (Ostrava, Txekia).