Inmersiones sortzaile berrien kongresu bat da funtsean, eta Gasteizen egiten da 2008. urtetik, abenduko eta urtarrileko hilabeteetan zehar...

erlazioak

Inmersiones 2017ren kartela

abenduaren 1ean eta 2an

Inmersiones 2016ko horma-irudia

Inmersiones proiektu independentea da, plazaratzeko gune berriak behar dituzten hurbileko ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko asmoz sortutakoa...

inmersiones 2015eko kartela: Pikutara lana!

Egungo lanaren kontzeptuan bi bereizketa gertatzen dira: langilearen eta bere lanaren produktuaren artekoa, eta pertsonen eta beren desioen artekoa.

Gizarte-eszenategi horretan, kontrola eta komunikazioa boterearen erdigunean kokatzen dira eta, “gizarte fabrika” behin gaindituta, gure bizitzaren une bakoitza emankorra bihurtzen da...

erresistentzia + tematzea = erresistematzia

(eragileen biltzarra, hospitalarios -erakusketa eta prestakuntza tailerrak)

Alain Badiouk artistei botatako erronka onartu ondoren, Murgilketak, Euskadiko eta Nafarroako artisten biltzarrak, bere seigarren edizioaren ideia gidari moduan diruaren aurkako kontzeptua proposatu zuen.

inmersiones 2018

Inmersiones, funtsean, azaleratzen ari diren artisten biltzarra da. Haren inguruan jarduera batzuk antolatzen dira, biltzarreko aurkezpenak indartu, lagundu, irudikatu eta aberasteko asmoz. Jarduerak gertatzen diren astebete horretan ezagutzak partekatzea da kontua.

Edizio honetan María Ptqk izango da jardueren komisarioa. «Suaren inguruan» izenburuaren pean, sorgin-jarduera garaikideak landu nahi ditu, halakotzat jota ohiko inguruneetatik kanpo dauden jakituriak (agintaritzarik gabeko ezagutzak edo legitimatu gabeak, normaltasunetik kanpoko metodologiak, arte klandestinoak edo mugakideak, sasi-zientziak edo bazterreko zientziak) nahiz ahizpatasun-inguruneak eta modernotasunaren xarmatik babesteko babeslekuak. 

Inmersiones proiektu independentea da, plazaratzeko gune berriak behar dituzten hurbileko ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko sortutakoa. Aski erabilitako «azaleratzen ari den artearen» kontzeptuaren aurrean, erakunde publikoak eta audientzia berriak jardunbide garaikideen egituran «murgilaraztea» du helburu.