El arte de vivir la esencia rural2019-03-19an Deian argitaratutako artikulua.

Mutur Beltz Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte agroekologikoa, artistikoa eta kulturala da, ardi karrantzarra sustatzeko; gaur egun galzorian dagoen espezie bat da, artzain ofizioa bera bezala. [..]

jardunaldiak

III ondo bizi arte egonaldia -karrantza 2019-

Egonaldiaren ebazpena

Mutur Beltz elkarteak III. Ondo Bizi Arte Egonaldia aurkeztu du. 2019ko ekitaldia Karrantzan egingo dute apirilaren 23tik maiatzaren 5era. Aurretik egindako lanari jarraipena emango diote horrela. Karrantzako ardi- eta artzain-munduaren egoeraren inguruko gogoeta, eztabaida eta zabalkundearen eremua artearen bidez zabaltzea du helburua ekimenak. Horretarako, guneak eta uneak eskaintzen ditu artzainak artistekin egoteko. Esperientzia horren laburpen bat bistara dezakezue iazko ekitaldiko katalogoan

Hirugarren edizio honetan, kultura indartu eta haraneko ekoizpen artistikoa sustatzeko asmoz, antolatzaileek beka-deialdia plazaratu dute, artearen bitartez Karrantza Haraneko landa-komunitatearentzat onuragarriak diren tokiko eta nazioarteko proiektuak egiteko. Askotariko diziplina artistiko eta plastikoetako proiektuetara bideratuta dago beka (Arte plastikoak, bisualak, Dantza, Literatura, Musika, Bertsolaritza…), eta lanok banaka edo taldean egitekoak dira. Proiektua aurkezteko epea argitalpen-egunetik 2019ko martxoaren 31ra artekoa izango da, biak barne. Proiektuak posta elektronikoz bidali ahal izango dira helbide honetara: karrantzakomuturbeltz@gmail.com

Mutur Beltz elkarteak horrelako zirkuituak bultzatu nahi ditu jarduteko gune estrategiko gisa. Ildo horretan, landa-munduko arazoak ezagutzen ez dituen jendea zein egungo kultura-produkzioa ezagutzen ez duen landa-inguruneko jendea sentsibilizatzea bilatzen du elkarteak. Era berean, aukera eman nahi du paradigma-aldaketen aurrean arteak betetzen duen zereginari buruz gogoeta egiteko: artearen eta artisautzaren, ikasia denaren eta herrikoia denaren edota landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko dikotomiari buruz. Eta, hori guztia, gogoeta eta esperimentazio sortzailetik abiatuta egindako ikerketa, dibagazio eta berrikuntzetan oinarrituta.