2002. urtean sortu zenetik, Belleza Infinitak  ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu esperientzia estetikoaren mugak zalantzan  jarri eta eztabaidatuz.

www.bellezainfinita.org/

erlazioak

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe. Lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

I liburu ederren festibala

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

Rekalde Aretoan, lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

Liburu Ederren Festibalaren antolatzailea Belleza Infinita izan da, Bilbon 2002 urtean sortu zena, ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak eztabaidatuta.