gabriele muguruza goenaga

Donostia, 1992. Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHUn eta Londresko Central Saint Martinsen. 2014an gradua eskuratu ondoren, 2015ean Kalostra arte-eskola esperimentalean hartu zuen parte. 2017an, La naturaleza de las cosas erakusketa egin zuen Donostiako Egiako kultur etxean. Horretaz gain, Getxoarten hartu zuen parte, bai eta Markinako Zena eta dena erakusketan ere, Harriak programaren baitan.

https://gabrielemuguruza.wordpress.com/