Insomnia liburuan, Joseba Eskubik (Bilbo, 1967) esku hartutako arte-katalogoen orrialdeak biltzen dira. Eskubik obra klasikoen, barrokoen zein erromantikoen kopien gainean pintatu du.

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, "testua"ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe. Lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

jardunaldiak

2011 urriak 13 - 2011 urriak 16
2014 martxoak 20 - 2014 martxoak 23

belleza infinita

2002. urtean sortu zenetik, Belleza Infinitak  ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu esperientzia estetikoaren mugak zalantzan  jarri eta eztabaidatuz.

www.bellezainfinita.org/