(Bilbo. 1964.) Gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten du.

Sortzaile artistiko interdiziplinarra, erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu bai Espainian bai beste herri batzuetan ere (Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Belgika, Korea, Portugal...) eta hainbat arte garaikideko nazioarteko azoketan izan da (Arco, Artelisboa, Artesantander, Art Cologne, Kiaf, Balelatina...).

Bere lana bilduma partikular eta erakunde eta museo ugariren bildumetan jasoa dago, hala nola, Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan, Bilboko Arte Ederretako Museoan; Gaztela-Mantxa Kutxaren Bilduman; Nafarroako Museoan; Olor Visual Bilduman, etab.

Halaber parte hartzeak egin ditu espazio publikoetako formatu handiko lanetan: Osotasuna eta Hutsa, Zentroa, Aiako Harria Natura-Parkea, Oiartzun-en,  Oteiza-ren eta Serra-ren arteko Elkarrizketak, Eskultura, Amurrion; etab.

erlazioak

2014 azaroak 29 - 2015 otsailak 22

Muga, ezezagunaren eta norberaren nortasunaren bilaketaren eta esplorazioaren ideia da, prozesu eta erritmo naturalei lotuta, muga, mugako biztanleak  lanaren gai nagusia.

frozen trees expo imanol marrodan
2015 ekainak 25 - 2015 uztailak 28

begiradaz sortutako airezko lerroa (una línea de aire hecha con la mirada)

Eremuakek eta AIR plataforma independenteak Imanol Marrodán egilearen Una línea de aire hecha con la mirada (begiradaz sortutako airezko lerroa) liburu digitala, Huescako Beulas Fundazioaren Arte eta Natura Zentroan (CDNA) egindako erakusketa-proiektua jasotzen duena, aurkeztu dute. Erakusketa horretako lanak eta informazio gehiago ere biltzen ditu, sortzailearen lana taxutu duten sorkuntza-ildoen egitura edo jokabide-haria osatzeko asmoz.

“Begiradaz sortutako airezko lerroa” erakusketaren izenburu generikoaren baitan, metafora irudikatuz arreta- eta pertzepzio-ikurra mamitzen da, ikusmena, begiak baitira aurretik joanez, antzematen dugun ingurunearen lehen irudipena aurreratzen digun zentzumena. Begiak mundura irekitako leihoak dira; bertatik kanporatuta, ikusi eta arreta ipintzen dugun lehen irudian geure burua ezagutzen dugu.

Hala, orotariko kodeak egituratzen dituzten lanak biltzen ditu erakusketak, paradoxikoki, bizi-esperientzia bateratu pertsonaletik eta indibidualetik abiatuta eta irakurketa berriak proposatuz, hizkera erkide konplexuagoa sortzeko asmoz. Ildo horretan, hurbileko eta urruneko geografia ezezagunen atlasa agertzen da, aldaketa-prozesu etengabean dagoen mapa irudikatzeko. Horixe da CDANeko ”Begiradaz sortutako airezko lerroa” erakusketa-proiektuaren funtsezko helburua. Asmo pertsonal horretan, norbanakoa bere oinarrizko intuiziora eta senera, jatorrira itzultzea aldarrikatzen da, berriz naturan txertatzeko, norbanakoen arteko "gizarte" bizikidetzako eredu politiko berria egituratuko duen jatorrizko pentsaera sortzaile baten pare.