imagen de la web de Bilboko Arte Liburu Azoka

Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka.

banizu nizuke

Banizu Nizuke kultur-antolakuntza eta difusio elkartea irabazi-asmorik gabeko kultur elkarte bat da, kultura garaikidea sustatzeko xedea duena. Proiektuak aukeratzerakoan, euskal kultur ondarean alde batera utzitako edo galtzeko zorian egon daitezkeen elementuak zaintzea dugu ardatz, elementu horiek katalogatu eta jende artean zabaldu nahian. Liburuak argitaratzeaz gain, erakusketak, tailerrak eta BALA azoka (Bilboko Arte Liburu Azoka) antolatzen ditugu; dokumentazioa artxibatu eta atzerriko artistekin truke-egonaldiak eskaintzen ditugu. Ildo horretan, elkartea 2010. urtetik dabil zenbait proiektutan lanean.