atea_azpi_kultur_elkartea

AZPI kultur elkarteak ATEA programa, artista lokalen arteko saretzea eta harremantzea sustatzeko helburuarekin sortu du. Arte garaikidean gune ez instituzionalak piztu eta Donostiako aktibitate artistikoa, existitzen den geografia kulturala birpentsatuz aktibatzea du helburu...

azpi kultur elkartea

AZPI Kultur Elkartea Donostiako Mundaitz kalean dagoen berreskuratutako espazio bat da. Hirigileak, artistak eta kultur eragileak elkarlanerako espazio amankomun batean elkartzearen helburuarekin sortua da. Gaur egungo hiri ereduaren inguruko gogoeta bat bultzatzen den bitartean lanketa artistiko garaikideak sortu eta zabaltzeko helburua duen elkarbizitza bat bultzatzen duen espazioa da. Baina bereziki sorkuntza garaikidean, hiri diseinuan eta bitartekaritza artistikoan interesa duten pertsona ezberdinen elkartoki gisa ulertzen da.

ATEA AZPI Kultur Elkarteak bultzatutako ekimena da eta elkarteko hainbat kidek gidatutakoa, haien artean, Jonander Agirre Mikelez, Maite Alonso, Iñigo Benito, Fran Fraca, Irati Gorostidi Agirretxe eta Ane Zaldibar.