Errekan proiektu sonoro bat da. Ozen irakurriak izango diren testu bilduma bat. Ahoz gora. Viva vocce moduan. Ahotsa gorputzaren misil bat da. Nire gorputzetik zurera proiektatzen da, erreka zeharkatuz. Ahotsa hitzen esanahiatik haratago doa. Gehiegizkoa da bere esanahia. Esanahiaz haratago, soberan geratzen dena da. Eta hortik, bere gehiegikeri kondizio horretatik, ahotsak lengoaiaren ordena iraultzen du.
jardunaldiak
azala
AZALA artisten egoitza eta topaketa lekua da. Ikerketa, gogoeta eta sorkuntza dira kultur egitasmo honen oinarriak. Arte eszeniko eta performatiboen lurraldean kokaturik, bere burua behin eta berriro deslurralderatzea bilatzen du.
Lasierra herri inguruko nekazal gunean kokaturik, artistentzat egoitzak hartzen ditu eta mintegiak, tailerrak, laborategiak antolatzen ditu, bai eta pieza eszenikoen aukezpenak, topaketetak eta ospakizunak.
AZALA, azal porotsua, azalera, denbora eta espazioa sortu ahal izateko.