atea_azpi_kultur_elkartea

AZPI Kultur Elkartea Donostiako Mundaitz kalean dagoen berreskuratutako espazio bat da. Hirigileak, artistak eta kultur eragileak elkarlanerako espazio amankomun batean elkartzearen helburuarekin sortua da...

atea

AZPI kultur elkarteak ATEA programa, artista lokalen arteko saretzea eta harremantzea sustatzeko helburuarekin sortu du. Arte garaikidean gune ez instituzionalak piztu eta Donostiako aktibitate artistikoa, existitzen den geografia kulturala birpentsatuz aktibatzea du helburu.

Donostian praktika artistikoen ikusgarritasunean gabezia nabaria antzeman ondoren eta praktika hauen arteko elkar-saretzearen faltaren ondorioz jaio da ATEA.

Gabezia hau dela eta, sorkuntza/produkzio eta ikerketa gertatzen diren espazio batetik, kudeaketa partehartzailetik eta auzoarekin kontaktuan eraikitako programazio kultural egonkorra eraiki nahi dugu.

Proiektuak kontestu hurbilean berrikuntza ekarriko duen proposamena mahaigaineratu nahi du, nolabaiteko inprobisazio maila onartuko duen barne-egitura txiki eta moldagarri batek osatua.

Lau hilabetero, bi asteetan zehar ATEAk erakusketa, ziklo, jarduera edota topaketa kolektiboak jasoko ditu.

Edizio bakoitzeko partehartzaileen hautaketa prozesuan, euren lanen edukia eta kontestuaren koherentzia kontuan izateaz gain gonbidatutako agenteen aktibitate artistikoa lurraldearekiko gertutasun sozial-geografikoa kontutan hartuko da. Agenteen elkarketaren bitartez belaunaldiartekotasuna, praktika artistikoen zeharkakotasuna eta fusioa landu nahi da.

Edizio bakoitzak bi asteko iraupena izango du, bertan hitzaldiak, irakurketak, ikus-entzunezko proiekzioak, tailerrak edota performanceak gertatzeko aukera egongo da.

ATEAren edizio bakoitzeko kuradore lana AZPI Kultur Elkarteko pertsona batek eramango du, bere praktika propioa gonbidatutako agenteenarekin elkarrizketan jartzeaz arduratuko da.

Erakusketa bakoitzaren gauzatze prozesua partehartzaile guztiekin aurrera eramango da. Edizio bakoitzaren berezitasunen eta beharren arabera prozesua birpentsatuko da.

Edizio bakoitzak paperezko publikazio bat izango du. Edukia, programa dirauen denbora tartean kuradore taldea eta parte-hartzaileen arteko harremanean landu eta sortuko da. AZPIN bertan diseinatu eta inprimatuko da.

Lehen edizioa, ATEA__1, 2019ko Uztailaren 19-27 bitartean gertatu zen eta bigarrena, ATEA__2, Azaroaren 22tik 30era. 2020 urtean ATEA__3, ATEA__4 eta ATEA__5 burutuko dira.