Komisarioa da. Montehermoso Kulturunearen zuzendari izan da 2006ko abendutik 2011ko abendura bitartean; etapa horretan, zentro hori aitzindari izan zen arte, pentsamendu eta kultura garaikideen esparruetan sexuen arteko berdintasun politikak garatu eta aplikatzeagatik. Horren aurretik, Arakistainek hainbat proiektu gauzatu zituen, adibidez, Trans Sexual Express erakusketa (1999); sexuen kuota gaineratzen zuen irizpide gisa, eta sexu, genero eta sexualitate kategorien kulturaeraketa ikertzen zen, garai horretako euskal testuinguruaren produkzio artistikoan. 2001etik 2003ra, Bilbao Arte Fundazioaren Erakusketa Aretoaren programazio paritarioaren ardunadun izan zen, eta, 2003tik 2006ra, arteari eta feminismoari buruzko mahai-inguruak zuzendu zituen ARCO azokako arte garaikidearen adituen foro-etan. Horrez gain, hainbat hitzaldi eman ditu herrialde ezberdineko hainbat uniberstitate, museo eta arte zentroetan, artearen eta feminismoaren arteko loturari buruz.

Arteko Antropologia Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Antropologia ikasi zuen Paris VIII-ko Unibertsitatean, eta, bere lehenengo ikerketaren emaitza gisa, Cousas de Mulleres. Campesinas, poder y vida cotidiana (Lugo, 1940-1980) doktore-tesia egin zuen (Bartzelona, Anthropos). Doktore bihurtu ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean hasi zen irakasle, eta, bertan, Ikerketako Hirugarren Zikloko dekanordea (1987-1989) eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea (2004-2009) izan da.

Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu. Azkenekoak Antropología feminista'(2008); Antropología del campo artístico: Del arte primitivo [...] al contemporáneo (2009); Ellos, «artistas» a secas; Ellas, «mujeres artistas»; que no es lo mismo (2011).
 

erlazioak

Argitalpena: Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan

Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorian ikastaroaren aktak bilduko ditu argitalpenak. Xabier Arakistain arte-komisario eta -kritikoak eta Lourdez Méndez Arte Antropologiako katedradunak zuzendutako ikastaroa urriaren 24tik 26ra eskainiko da AlhóndigaBilbaon. Artearen esparrua ikuspegi feministatik lantzen duten argitaragabeko testuak publiko zabal baten eskura jartzea du helburu. Argitalpenak, hirueleduna (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) denez, horrelako gaiak jorratzen dituzten euskarazko testuen eskasiari aurre egingo dio nolabait, emakumezko egile atzerritarren lanak Euskal Herrira hurbilduko ditu eta bertako egileen lanak nazioarteko testuingurura zabaltzea sustatuko du.

Ikastaroa: Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan

Ikastaroaren helburu nagusia da gizarte garaikideetako produkzio artistikoaren eremuan jazotzen denari buruzko ezagutza kritikoa zabaltzen laguntzea, ikuspuntu feminista baten aldetik. Bertan aztertuko da sexuak, etnizitateak, arrazak eta klase sozialak horietan duten eragina.

Bi bloketan egituratuta dago, eta hainbat gai jorratzen ditu: ezagutza ez-sexista sortzen jarraitzeko ikerlari feministek aurre egin beharreko arazo teoriko eta politikoak, eta ‘artearen' erakundearen askotariko dimentsioak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak, sexu-desberdintasunaren irudikapen hegemonikoen kritika azpimarratuz.

PROGRAMA

Ostirala, urriaren 24a

16:00 Dokumentazioa ematea + Aurkezpena
16:30 María Xosé Agraren hitzaldia
18:00 Atsedenaldia
18:30 Kajsa Dahlbergen hitzaldia
20:00 Jardunaldiaren amaiera

Larunbata, urriaren 25a

11:00 Soledad Novoaren hitzaldia
12:30 Atsedenaldia
13:00 Margaret Harrisonen hitzaldia
14:30 Atsedenaldia
16:30 Marie-Josèphe Bonneten hitzaldia
18:00 Atsedenaldia
18:30 Haizea Barcenillaren hitzaldia
20:00 Jardunaldiaren amaiera

Igandea, urriaren 26a

11:00 Carol Duncanen hitzaldia
12:30 Atsedenaldia
13:00 Mahai-ingurua + Ondorioak
14:30 Ikastaroaren amaiera

Ikusi programa osoa