Irakurketa Talde Ibiltaria proiektuak ezagutza modu intimoan eta dinamikoan trukatzea ahalbidetzen du, elkarrekin oinez goazen bitartean testuak eztabaidagai ditugula.

jardunaldiak

2015 martxoak 13 - 2015 martxoak 15

ania bas

(Polonia, 1981) artista da. Bere jarduna soziala da, dialogikari lotua, diziplinartekoa eta eguneroko bizitzan inspiratua. Basek lekuen eta pertsonen arteko loturak ikertzen ditu, eta bere lanak ekitaldi, testu, performance eta ekintzen forma hartzen du. Talde eta banakakoekin egiten du lan, enpresekin, eskolekin, galeriekin, merkatuekin. Bas artista egoiliarra izan da Londreseko Whitechapel Gallery-n, Sheffield-eko Yorkshire Artspace-en, The New Art Gallery Walsall-en, eta Londreseko Ridley Road Market-en. Gaur egun Open School Easteko bazkideetako bat da.

www.aniabas.com