imagen para el proyecto FEM TOUR TRUCK

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa...

alejandra bueno de santiago

Gasteiz, 1987. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan, eta ikusmen-arteei eta multimediari buruzko master bat egin zuen Valentzian. Gaur egun, ikus-entzunezkoen produkzioari buruzko eskolak ematen ditu unibertsitatean. Artista poliedrikoa da, eta performancean, ekintzan eta bideoan oinarritzen du bere lana. Horiek erreminta gisa erabiltzen du sistema patriarkalaren kontrako kritika sozialeko lanak eta lan esperimentalak egiteko, aro teknologiko honetan, irudia eta nortasuna zalantzan jartzeko helburuarekin. Teknologiaren subertsioa eta akatsak bilatzen ditu, ikuslea modu aktiboan nahiz pasiboan nahastuz.

Bere lanak zenbait jaialdi, galeria eta museotan erakutsi eta saritu izan dira, hala nola, Montehermoson, Amarikan, Reina Sofian, La Llotgetan eta abarretan, eta Europan zehar ere hainbat performance egin ditu, Italian, Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian, adibidez. Gainera, hiru aldiz eman diote bere obra artistikoa egiteko beka.