arditurri,idoia monton

Idoia Montón, antagonist, places her works in an unrelated, porous setting full of entries and exits for the autobiography and polyphony of commonplace occurrences.

“Idoia Montón” liburuaren aurkezpena

July 13, 2014

Margolariak bere lanaren inguruko liburua aurkezten du. Bertan Arditurriko Minak azaltzen dira margoan irudikaturik: natura, anima, izpiritua, magia, errebolta...

Liburuak Idoia Montonen (Donostia, 1969) 23 urteko lan-ilbilbidea oparotsua jasotzen du; lehen urratsak eman zituenetik (1991ean Angel Badosek Artelekun egindako tailer baten ondoren), gaur egun arte, eta Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programako beka baten bitartez argitaratu da.  Jabier Peñafiel artistaren eta Rosa Queralt arte historialariaren testuez elikatutakoa, eta Maite Zabaletak diseinatutakoa, 140 orrialde dira guztira, tartean donostiarraren ibilbide pertsonal eta heterodoxoa agerian uzten duten 89 ilustrazio.

Arte Ederrak ikasitakoa, Idoia Bilbon, Donostian eta Bartzelonan bizi izan da. XX. mendeko 90ko hamarkadan Angel Badosen eskultura tailerretan parte hartu ondoren, zenbait lehiaketa irabazi zituen, hala nola, Gipuzkoako Artista Berrien lehen saria eta Juan de Otaola eta Perez de Saratxo (Basauriko Udala 1993).  Pintura da gehien jorratutako arloa, eta hainbat bakarkako erakusketa egin ditu; San Telmo Museoa (1995); La acción del arte, Bilkin Art Gallery, Bilbo (2003); Imágenes de la KM, Kasa de la Muntanya, Bartzelona (2008); Un reflejo tangible, Halfhouse, Bartzelona (2012); La kasa del carpintero insurgente, Galería Alegría, Madril (une honetan ikusgai). Azken erakusketa horretaz gain, donostiarraren lan bat dago ikusgai Gasteizko Artium-eko First Thought Best taldekako erakusketan.

Arditurriko Etxe Okupatua aukeratu du Montonek bere liburua aurkezteko, han bizi izan baitzen molada luzetsu bate

Tokia:  Arditurriko etxe okupatuaren zentro sozialean.
Antolatzailea: Ardituriko Minak ingurugiro elkartea.

13:00

 libururen aurkezpena

          

14:30

bazkaria
 

17:30

kontzertua "kaka zaharra ta bi puzker" taldearekin