Urriak 4, 5 eta 6
18:00etatik 20:00etara 
Doña Casilda Pergola Parkean 

 

Egungo artea: analisia eta kudeaketa masterra, Bartzelonako Unibertsitatean – Arte Ederretako lizentziaduna, EHUn. 2010ean, ANTespacio kolektiboa sortu zuen, kultura-kudeaketako proiektuak egiteko, espazio eta denbora jakin batzuetarako proiektu espezifikoak bilatzeko, egunerokotasunaren barruan zalantzan jartzeko eta biltzeko esparru berriak zabaltzeko, eta aurrez ezarritako zenbait lotura hausteko. ANTespaciok dibulgazio-sareak eratzen ditu, iritzi kritikoak sortzeko, eta ikusleen eta sortzailearen arteko distantzia txikitzeko.

www.antespacio.com

Amaia Molinetek Arte Garaikideko, Teknologikoko eta Performatiboko masterra eta Arte Ederretako lizentzia egin ditu EHUn. Lurraldea nortasunean eragiteko esparrutzat aztertzen du bere arte-jardueran...

jardunaldiak

2018 urriak 4
2018 urriak 5
2018 urriak 6

erlazioak

2017 irailak 28 - 2017 irailak 29

Aurrez aurre, parez pare, aldez aurretik ezagutzen ez diren bi artista/ikertzaile, Txurdinagan, Bilbon, Europa Parkeko tenplete batetan gauzatuko den topaketa batetara deituak izan dira.

vis a vis 2018

Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-lerro bat garatu nahi duten bi artistari edo ikertzaileri entsegu formatuko topaketa bat egiteko aukera ematea. Oraingoan, topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da. Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak, baina leku horretarako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Proposamen honek probarako eta trukerako esparru bat sortu nahi du, gonbidatu bakoitzak bere lanaren berri eman dezan, betiere, bestearen lana aintzat hartuta. Oraingoan, honako hauek izango dira gonbidatuak: Ignacio García Sánchez eta Paco Chanivet (espekulazioaren eta zientzia-fikzioaren inguruko beren lanaren berri emango digute); Sahatsa Jauregi eta Julià Panadés (susmatzen dugu eskultura- eta instalazio-piezak lantzeko moduan harreman formala dutela); eta, azkenik, Raquel Meyer eta Saioa Olmo (gizarte-zientziak aztertzeko erabiltzen den teknologiari buruz hausnartuko dute). Halaber, gertatutakoa dokumentatzeko modua ere birplanteatu dugu: artearekin lotura duen pertsona bat gonbidatzen dugu, bere ikuspegitik eta bere jardueran oinarrituta topaketan hautematen duena eta interesatzen zaiona jaso dezan. Izan ere, topaketa egin ondoren, zenbait koaderno argitaratuko ditugu.