Iruñea, 1976. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon 1994tik 1998ra. Ondoren Tafallara itzuli eta bertan bizi da eta lan egiten du gaur egun. 2013an, CA2Mn Asier Mendizabalen lantegian eta Artelekun Ion Munduateren lantegian hartu zuen parte. 2010ean, Amárican, Peio Aguirreren lantegian. Egindako erakusketetako batzuk: 2015ean, contrapuertas, ESTRUCTURA, toldo, canal, PAVIMENTO, hilabete eta erdi Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinaren hallean; 2013an, bi jardunalditan banatuta, Visitas y re visitas: Recoletas y retablo, Nivel F gunean, hori ere Iruñean; 2012an, 33 egunez, Objetos que participan Iruñeko Zitadelako Labean; eta 2010ean, La gente de aquí conoce la ciudad. Rememoraciones y directos goiz bat Kordobako Losada aizto-dendan.

jardunaldiak

erlazioak

foto de montaje con publicación de Maite Vélaz "la hija y los padres comen"

La hija y los padres comen izeneko argitalpena Vélaz restaurante-cafetería proiektuaren testuinguruan gauzatu da. Proiektu horrek, argitalpena ez ezik, bost bideo eta zenbait eskultura multzo ere hartzen ditu barne...

vélaz jatetxe-kafetegia

Musika entzuteari arreta eginez, objektu, forma eta irudiak sortzen dira. Ekoizpenen garapena nahiz komunikazioa arterako sarbideekin, moduekin, erekin, ikasketekin eta mintzairekin lotuta daude.

Vélaz (1976-2011) gure familiaren jatetxearen izena da. Bizitzaren jokalekua, lantokia, gurasoek eta beste pertsona batzuek pentsatu eta garatutako gunea, ohiko negozioa. Ni eta neure familia ia beti egon garen tokia.

Vélaz jatetxe-kafetegia hurbilpena da. Toki hori beste kokaleku batetik zeharkatzea, irakurtzea eta aztertzea. Hurbilpen horretan, musika da testua azaleratzeko bidea. Atzealde edo lan-egitura gisa aritzen den entzunbidea.

Gure aitak bere familiaren tabernan egiten zuen lan. Bidaiatzen zuenean, bisitatzen zituen lokalei erreparatzen zien eta ideiak idazten zituen, zer interesatzen zitzaion eta zer ez erabakiz eta berak ezagutzen zuen lokalaren eta lanaren esperientziarekin alderatuz. Amak ez zuen kozinatzen; gure bi amonen errezetetan oinarrituta hasi zen, ondoren liburuak kontsultatuz eta, geroago, sukaldari ospetsuen ikastaroen bidez.

Galdetu nien ea nola bururatu zitzaien sabaiaren diseinua, aulkiaren hautaketa, mahaien kokapena, koloreen aukeraketa... Batzuetan, lokala sortu aurretik nonbait ikusia zuten; zerbaitek itxuraz irtenbiderik ez bazuen, inguruko hirietara joaten ziren beraien ustez berritzaileak ziren tabernak ikusi eta horren arabera erabakitzeko.

  • foto de esculturas de Maite Vélaz
  • foto de Besos, escultura de Maite Vélaz
  • foto de escultura Abatimiento Verde de Maite Vélaz