tripak kolektiboa

Arte Ederretako lau lizentziadunek (Mayi Martiarenak, Maite Mugerzak, Marina Suarez Ortiz de Zaratek eta Natalia Suarez Ortiz de Zaratek) eta Musikenen lizentziatutako biolin-jotzaile batek (Andrea Berboisek) osatzen dute taldea, beraien kezkak eszena-formatuan aztertzeko asmoz. 2013az geroztik ari dira lanean, eta Gasteizko Baratza aretoan, AZALAn eta Madrilgo Pradillo antzokian, besteak beste, garatu dute beren jarduera.