ion munduateren "translation" proiektuaren argazkia "

Irun, 1969. Donostian, Madrilen eta Parisen jaso du prestakuntza. Lankidetza artistiko bizia hasi zuen Blanca Calvorekin 1994an, eta lankidetza horretatik hainbat obra sortu dira. Aldi berean, Mugatxoan sortu zuten 1998an, ikerketara eta sorkuntzara bideraturiko prestakuntza proiektua...

jardunaldiak

translation

Duela bi urtetik garatzen ari naizen ikerketa proiektuaren izenburua da Translation. Proiektuak hiru artistaren hiru performancek osaturiko lan-esparruko asmoen gurutzaketa aztertzen du.  Lanok eta horiek birbisitatzeko ekintzak osaturiko esparruaren mugak helburu hau du: lan-eremu berriak libre uztea.

Hona hemen performance horiek: John Cagen Water Walk (1960), Trisha Brownen Locus (1975) eta Joan Jonasen Organic Honey’s Visual Telephaty (1972). Hiru performanceetara hurbiltzeko lan egin dut, eta partitura baterako oharrak hartzeko nozioetan ere bai. Oharrak hartzeak ez du helburutzat jatorrizko performancearen esanahia edo exekuzioa kapturatzea, baizik eta zerbaiten sortzea iradokitzearen berezitasuna.

Oro har, Translationen aztertzen ditudan hiru performanceetako bakoitzaren materia lekualdatzen saiatzen naiz edo, zehatzago esanda, performace bakoitzaren jatorrizko prozesuko materia. Ingelesezko izena aukeratu dut esanahi bikoitza duelako: itzultzea eta lekualdatzea.  Materia beste formatu eta egoera batzuetara itzultzea, horrela agortu eta itzulpen-prozesua berradierazteko. Ashkan Sepahvand idazle eta itzultzaileak Natascha Sadr Haghighian artistarekin idatzi zuen Seeing Studies liburuan egin zuen bezala ulertu behar da itzulpen-prozesua kasu honetan. Itzulpen-prozesuko tarte-nozioa hibridazio eta mutazio prozesua da, bereiztekoa baino gehiago; berritze-ekintza da, ez transferentzia. Proiektua mugitze- eta lekualdatze-tarte horretan artikulatzea interesatzen zait, hain zuzen.

Ikerketa horri esker, performance gisa partekatu nahi ez dudan bideo, marrazki, partitura eta ariketak ditut, material horren izaera dela medio. Hori dela eta, argitalpen bat eta hainbat bideo egingo ditut orain, ikerketa-proiektu horren garapena jasotzeko.