V

Proiektu honekiko interesa monumentu xehe baina hunkigarri batekin topo egin nuenean sortu zitzaidan. Ebroko guduan (1938an) eroritako burkideen omenez, Nazioarteko XV. Brigadako Zulatzaileen Batailoiko gudariek Tarragonako Sierra Pandolsen egin zuten monumentuarekin topo egin nuenean, hain zuzen ere.(...)

 

 

taxio ardanaz

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, azken urteetan hainbat egoitza-beka eskuratu ditu Kunsthaus Arte Museoan, Bregenz-en, Austrian (2014), BilbaoArten (2013an), Mexikoko Hiriko Arte Bulegoan (2012an) eta Beijingo MA Studion (2009an).

Banakako erakusketak egin ditu Bilbon: Gio Bat (2015ean); Egurre, Errekalde Aretoan (2014an); Mexiko Hirian: Venceremos, Mexikoko Ateneo Españolen (2012an), ¡A pesar de todo!, AN Studion (2011); Madrilen: Luz Perpetua, Raquel Ponce erakustaretoan (2013an), Forlorn Hope, RMS El Espacion (2011); eta Iruñean: Resignados, Zitadelako Bolborategian (2008). Taldekako erakusketen artean azpimarratu egin behar da Gasteizko Artiumen 2008an egindako Entornos Próximos.

Arte-sorkuntzarako beka ugari eta hainbat aintzatespen jaso ditu, hala nola Artista Gazteentzako Iruñeko Lehen Saria (1999) eta Nafarroako Topaketen bigarren Saria (2007). Gainera, aukeratua izan da 2008ko Ertibil arte-erakusketa ibiltarian, Pollençako Arte Plastikoen Nazioarteko Sariketan (2010) eta Palmako Premi Ciutaten (2014), besteak beste.