Lan-praktika gisa, ideia baten iturbururako ibilbideen identifikazioan jartzen da arreta.

jardunaldiak

tarjeta expo sandra cuesta 1
2014 irailak 8 - 2014 irailak 30

erlazioak

Nozio espaziala nola itzuli edo eraman beste medio batera da argitalpen honen helburua. Testura pasatzea, nola pertsona desberdinek, ofizio desberdinetatik, lan egin eta pentsatzen duten espazioare

Nozio espaziala nola itzuli edo eraman beste medio batera da argitalpen honen helburua. Testura pasatzea, nola pertsona desberdinek, ofizio desberdinetatik, lan egin eta pentsatzen duten espazioare

sandra cuesta

Bere praktika artistikoa, eskulturaren ikuspuntutik abiatuz, zuzeneko egoeren eta bideoen ekoizpenera bideratzen da, non eskuzkoa irudi, objektu eta soinu gisa ageratzen den.

Bere aurreneko performancea, Dora Dream (2002), Mugatxoan-ek ekoiztu zuen. Horren ondoren, Dora´s (2003), La Otra Mujer (2004) eta A long way back (orden Imaginario#17) (2007) bideoak egin zituen eta Ahora (2011) performancea. Bere piezak hainbat arte-zentrotan aurkeztu dira, hala nola Fundação de Serralves-en, San Telmo Museoan eta CA2M arte-zentroan. Baita soinuarekin loturiko hainbat testuingurutan ere, hala nola Le Club Larraxkito-n, ERTZ Bertze Musiken jaialdian, Mugatxoan-en Emisión 0n eta Berlin-Rosendhal-eko Datscha-Radio-n.

2009tik lankidetzan dihardu Larraitz Torres-ekin Colombina´s izenarekin. Elkarrekin hainbat performance-, bideo- eta dokumental-proiektu egin dituzte (2009-2011). Egun, Colombina’s musika-talde gisa ari da.

Bere azken lana, Pastora y Marinera (2014), Pantalla Fantasma ikus-entzunezko erakusketan aurkeztu da.

Hondarribin bizi eta lan egiten du.

---

http://vimeo.com/user18261925/videos
http://pantallafantasma.wordpress.com/2013/12/03/pastora-y-marinera-piernas-ahora-en-tu-sangre/
http://somoscolombinas.blogspot.com.es
http://www.mugatxoan.org