Larraitz Torres artista da eta pop kulturako materialak erabiliz lan egiten du, beste esanahi bat emateko eta ulertzeko beste era batzuk ahalbidetzeko...

erlazioak

photo of Publicación analfabeta 1

Argitalpen honek Analphabet Orquestra proiektuan du oinarria. Proiektu horrek, musika-jardueraren bidez,...

programa <analfabetoa < orkestra analfabetoa << argitalpen analfabetoa <<<

1. Argitalpen analfabetoa-ren aurkezpenaren bideoa (2016-12-02an Azkuna Zentroan, eremuak-en 2016ko jardunaldien barruan).
...
Proposamen hori 2013az geroztik jorratu da hainbat lekutan; hitzaldiak, Analphabet Orchestra* saioak eta lanen erakusketak biltzen dituzten programen bateratzea da, eta orain arte landutako guztiaren inguruko argitalpena izan da horren guztiaren ondorioa. Honako hauek dira proiektuaren motor nagusiak: batetik, egilearen (eta, beraz, ikuslearen) ideia –lana ez dela emaitza bakarra, jarraitzeko egiten delako–; eta, bestetik, horrekin paraleloan, baliabideen arteko ibilbidea, erreferentzia edo gaia deslokalizatzea dakarrena, baliabide berrietara iristeko. 

Programetan (eta beti Analphabet Orchestraren saioekin batera) argitalpena generotzat hartzen dugu, aitzaki bezala; bere testuingurua eta gainerakoak ikusarazi, eraldatu eta kutsatzen duen elementutzat. Alphabet Orchestra 2013-16:

Sukaldea, TBK (Donostia): Cascoren, Mugatxoanen, Azucena Vieitesen hitzaldiekin.
PAF, St. Erme (Fr), Paf summer university programaren baitan: “MEADOW (it’s all writing) - TXT In Contemporary Aesthetic Practices” Marten Spangbergekin, Valeria Grazzianorekin, Alejandra Pomborekin eta Amaia Urrarekin.
Bulegoa, Bilbo-A aldea, honako hauen hitzaldiekin: Aziza Harmel eta Gelen Jeleton.
Larraskito kluba, Bilbo-B aldea, honako hauen hitzaldiekin: Sergio Prego eta Jorge Nuñez; eta AOri lotutako lanen erakusketa, Maite Vélaz, Sandra Cuesta eta Claudia Lorenzo+Olatz Otalora artisten lanekin.
Azala epazioa, Araba: Paulo Caspaoren eta Sandra Cuestaren hitzaldiekin.
La Caníbal liburudenda + Nau estruch (Bartzelona-Sabadell), Jesús Jeletonen eta Sandra Cuestaren hitzaldiekin.

Hitzaldien programekin batera aurkeztu aurretik, honako leku hauetan eman dira AO saioak: Marfa residencyn (TX, EEUU), Dutch Art Instituten (Arnhem, NL), Artelekun (Donostia), Stroom Den Haguen, Hagan (NL) eta Zarata Fest-en (Bilbo)

Analphabet Orchestraren saioek posizio analfabetoa landu eta aldarrikatzen dute, oraindik hizkuntza erabakita ez duen egoera potentzialtzat. Orain arte, saio bakoitzaren emaitzak ez dira bistaratzeko landu, azken saioetakoren bat izan ezik (adibidez, 6. saioa, Bilboko Puerta espazioan). Izan ere, jatorrizko abesti bat erregistratu eta imitazioa eman zen jarraian (oraindik jatorrizkoa entzuten ari zela), eta ondoren partaideekin egindako bertsioa ere bai. Edizio horretan, ifrentzuak elkarren ondoan ipintzearen ideia eragin zuen landutako gaiak. Imitazioa jatorrizkoaren ifrentzua zen, eta alderantziz. Horri erreparatuta, ondoriozta dezaket inprimatuta ere egin daitekeela programa eta saio bakoitzaren ifrentzua, partaide bakoitzak osatutako pleguz beteta. 

eremuak hortik guztitik eta gonbidatuen ekarpenetatik sortzen den argitalpenari lagunduko dio, ekoitzitako edukia euskarri inprimatura eramanez, bertaratu ez direnei ere ikusarazteko, eta parte hartuko dugunon etengabeko lanerako (norberaren jarduerarako) materialtzat erabiltzeko. 

Honako hauek dira gonbidatuak, besteak beste: 
CasCo (Utrecht): Yolande Van Der Heide (Cascoko koordinatzailea) eta Janine Armin (idazlea, editorea eta Cascoko laguntzailea). 
Azucena Vieites (Madril): artista plastikoa. 
Valeria Grazziano (Bologna-Londres): kulturaren teorikoa eta hezitzailea.
Aziza Harmel (Tunis-Berlin): sendatzailea eta disenatzaile grafikoa. 
Gelen Jeleton (Murcia-Mexiko): artista. 
Jorge Nuñez (Bilbo): artista.

* Hauxe da Analphabet Orchestraren oinarria: abestiak pop musika-tresnez jotzea; horien doinua aldi berean entzungo da aurikularren bidez, taldean. Batera ekoitzi dena entzun, interpretatu eta entzuten duenaren artean dagoen aldeak harridura eragiten dio pertsonari, eta beste pertzepzio eta aurre-mintzaira posible batzuk sorrarazten ditu.