2015.PF5. jpg

Bilbon (Euskal Herria) bizi da eta bertan egiten du lan. Zinemagintzaren alorra azpimarratu behar da, haren filmen, zinema-programazioaren, idatzien, irakaskuntzaren eta antzeztokiaren bidez. Arte Ederretan doktorea da UPV-EHUren eskutik, Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktore-tesiarekin. Irakasle gonbidatua UPV-EHUren InCreArte masterrean. 2013tik 2016ra Puerta gunea zuzendu zuen...
jorgenunezdelavisitacion.com

jardunaldiak

imagen vídeo promoción pantalla fantasma 5
2016 urtarrilak 18 - 2016 urtarrilak 22
imagen de SAD Storm and drunk
2016 urtarrilak 20 - 2016 urtarrilak 21

erlazioak

Pantalla Fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezko Erakustaldia da. Ikus-entzunezko mugako lanak, muturrekoak, suntsitzaileak, arraroak… antzematen ditu eta gure egungo testuinguruan, ikus-entzunezkoen alorrean, galdekatzailea, deserosoa eta ezegonkortasun-eragilea den multzoa proposatzea du helburu.

"Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke".

Luis Buñuel

 

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak... detektatzen ditu.

pantalla fantasma V. zinema arrotzaren erakusketa

Pantalla Fantasma urtean behingo Zinema Erakustaldia da; ertzean dauden filmak, undergroundak, outsiderrak, bitxiak... antzematen ditu, betiere forma eta edukia aurrez aurre jarrita eta marjinaltasun-parametroetan, haien izaera bizian.

Deialdia zabalik 2015eko  urriaren 15era arte

Helburuak:

  • Ikus-entzunezko lan jakinak antzematea: mugakoak, muturrekoak, subertsiboak, suntsitzaileak eta/edo ezinezkoa lortu nahi dutenak.
  • Baldintza: 40 minutuko gutxieneko iraupena gainditzen duten (edo horretara hurbiltzen diren) ikus-entzunezko lanak bakarrik onartuko dira.
  • Totem lanez osatutako programazioa osatzea, hau da, ikus-entzunezko lan bakoitzak bere proiekzio-denbora isolatua izango du. Iraupen laburreko lanen maremagnuma eskaintzen duten saioak saihestu nahi dira. 
  • Zinema mota berezia, bideo-artea ez dena (hau da, ez dena museo-areto bateko erakustaldian ikusten) eta ohiko aretoetako zirkuituan sartuta ez dagoena, erakusteko aukera ematea.
  • Gure egungo testuinguruan, ikus-entzunezkoen alorrean, galdekatzailea, deserosoa eta ezegonkortasun-eragilea den multzoa proposatzea.

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak... detektatzen ditu.

pantalla da, argigune baten mugetan gertatzen den ikus-entzunezko zer hori aurkitzen duen ikerketa gisara pentsatuta dagoelako.

fantasma da, zerbait eskuraezina lortu nahi izatearen jarrera "fantasma" aldarrikatzen duelako, euskarriaren aurrean amore emateko beldurrik gabe.

Ikus-entzunezko mintzairaren subertsioak, proposamen suntsitzaileak eta ertz-ertzekoak bilatzea proposatzen du.

"Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke" Luis Buñuel.