Bilbon (Euskal Herria) bizi da eta bertan egiten du lan. Zinemagintzaren alorra azpimarratu behar da, haren filmen, zinema-programazioaren, idatzien, irakaskuntzaren eta antzeztokiaren bidez. Arte Ederretan doktorea da UPV-EHUren eskutik, Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktore-tesiarekin. Irakasle gonbidatua UPV-EHUren InCreArte masterrean. 2013tik 2016ra Puerta gunea zuzendu zuen...
jorgenunezdelavisitacion.com

jardunaldiak

2014 urtarrilak 20 - 2014 urtarrilak 24
2014 urtarrilak 26 - 2014 otsailak 2

erlazioak

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak... detektatzen ditu.

Pantalla Fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezko Erakustaldia da. Ikus-entzunezko mugako lanak, muturrekoak, suntsitzaileak, arraroak… antzematen ditu eta gure egungo testuinguruan, ikus-entzunezkoen alorrean, galdekatzailea, deserosoa eta ezegonkortasun-eragilea den multzoa proposatzea du helburu.

2015.PF5. jpg

Pantalla Fantasma urtean behingo Zinema Erakustaldia da; ertzean dauden filmak, undergroundak, outsiderrak, bitxiak... antzematen ditu, betiere forma eta edukia aurrez aurre jarrita eta marjinaltasun-parametroetan, haien izaera bizian.

Deialdia zabalik 2015eko  urriaren 15era arte

pantalla fantasma ikus-entzunezkoen lehiaketaren III. edizioa 2014

"Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke".

Luis Buñuel

 

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak... detektatzen ditu.

pantalla da, argigune baten mugetan gertatzen den ikus-entzunezko zer hori aurkitzen duen ikerketa gisara pentsatuta dagoelako.

fantasma da, zerbait eskuraezina lortu nahi izatearen jarrera "fantasma" aldarrikatzen duelako, euskarriaren aurrean amore emateko beldurrik gabe.  

 

sail ofiziala

Hiddagal Danny Winkler & Emilia Loseva | 2013 | 47'

Gustav Meyrink-en espiritu apokaliptikoa gogorarazten duten paisaia diskretuen estratuen artean, gizon bat gauzen egoera edo bere adimenaren egoera bera identifikatu ezinik esnatzen da. Memoriaren materia zatikatuaren oskola kentzen du, guztiaren eta esanahiaren ilusioa suntsituz. Munduaren eredu desleiala agertzen zaio bere irudi gisa, deszentratua, desfokuratua, samingarria. Hiddagal-en noraezean dabilela, geratzen zaion benetako modu bakarrak −bere hatsa− huts egiten dio, eta historia irakurgaitz bihurtzen da.

Body Art Body Apart Juan Carlos Gallardo | 60'

Zaborretan aurkitutako pelikula gauzatu egiten da jito bakartiak aurrera egin ahala. Bilketaren erakusgarria da filma. Gehiegi bibratzen du denak. Ideian argazkietara itzultzen da, erreala denaren pikorraren bidez. Bibrazioa finkoa da. Zinema atzitzaile, aparteko jitoaren delineatzaile, pelikula zentzugabe eta alderrai gisa.

Línea discontinua Marine de Contes | 2013 | 42'

Filmatutako egunkaria da. Nire ahizpa bisitatzen dut Melillan. Filmatzen dut eta batzuetan ni filmatzeko eskatzen diot. Dokumentala bat-bateko elkarrizketa eta eguneroko eszenen bidez eraikitzen da, inguratzen gaituzten mugak esploratuz. https://vimeo.com/80925158

El jurado Virginia García del Pino | 2012 | 64'

Egia pixel-multzo bat baino ez da, zoom digital batek aurpegi lauso batzuengan islatzen duen emaitza. Hilketa baten epaiketan ados jartzen ez diren epaimahai popularreko kideak filmatzen dituen kamera horiek bezain galduta dabil proba, irudi eta testigantzen labirintuan, norbere deskonposizioa ez den beste ezer filmatzeko ezgai bihurtuz. https://vimeo.com/80992523

Mesa Irantzu Sanzo | 2013 | 41'

Mahai bat skate-park batean.

Pastora y marinera. Piernas, (ahora) en tu sangre Sandra Cuesta | 2013 | 43'

Ingurunea mugen eta gainazalen irudikapen gisa. Planorik abstraktuenean, gainazalen behaketan itzultzen da hori, modurik sakonena ondorioztatzen baita hortik, elkarri buruz hitz egiten duten geruza gainjarrien bitartez. Dena nukleo batera lekualdatzearen inguruan oinarritzen da, gainazal desberdinak zeharkatuz. Geodesiak, kartografiak edo itsas kartek sinbolikoari dagokion zientzia zehatzei erantzuten diete. Gorputzetik abiatzen da kontuan hartu beharreko lehen ingurune gisa, hedadura zabalago baterantz. https://vimeo.com/81047366

From Spain With Love Andy Rodriguez | 2011 | 43'

Espainiara egindako bidaia, nire familia politiko berria ezagutzera.

Glade Alejandra Pombo Suárez | 2010-2013 | 53'

Glade ez da ekintza-film bat, ekintzen bidez ikusteko film bat baizik. Hark dagozkion aukerak eman nahi ditu, agerpen- eta desagerpen-geruza desberdinen artean ustekabeko topaketak gertatu daitezen. https://vimeo.com/81043635

KAKOON Sean Brown | 2013 | 83'

KAKOON Andy Milligan jaunari egindako omenaldi bat da, 60ko hamarkadako esplotazio-zineko zuzendaria, eta bere Semillas filmean oinarritzen da. Brit bere burua zaindu dezatela behar duen neska bat da. Ezkontzak ematen dion segurtasuna nahi du eta berarekin ezkon dadila eskatzen dio bere maitaleari. Grace oso arrakasta gutxi duen higiezinetako agente bat da. Brit maite du, baina emakume orekatua ez denaren susmoak ditu. Ez du Britekin ezkondu nahi segurtasun ekonomiko handiagoa izan arte. Briten aita hiltzean, hark familiarengandik guztiz aldenduta bizi den bere anaia adoptatuari uzten dizkio ondasunak, eta Britek dirua berreskuratzea proposatzen dio bere buruari... kosta ahala kosta. Joseph eta bere emazte Elain gonbidatzen ditu afaltzera. Afarian, haurrak zirenean biek jolas makabro batean parte hartu zutela mahaigaineratzen da, hau da, zinta itsasgarri bidez bizilagunen maskotak momifikatu zituztela. Taldea kopa batzuk hartzera joaten da gertuen duten tabernara, Portlandeko metroko tunel misteriotsuetan zehar paseo gidatuak eskaintzen dituena. Tunel horien iluntasunean, Brit momien jolasarekin hasten da berriz ere, eta Elain hiltzen du. Joseph-ek Elain hil duela esaten dio Grace-i, eta biak Joseph-en bila hasten dira tunel beltzetan zehar, hura hiltzeko asmotan. 

Tríptico del Amor Supremo Julius Richard | 2013 | 65'

San Agustini “Zer da denbora?” galdetzen ziotenean, hark honako hau erantzuten zuen: “Galdera egin bitartean badakit zer den denbora. Galdera egiten didatenean, ordea, ez dakit zer den denbora”. JRTri galdetuz gero, hark bere tegumentuak erakutsiko ditu, bere “pelikulak”: Norberaren etnografiak. TDAS (errealitatean, Pentaktiko bat, JRT-k haren lehen bi kapituluak ikusi edo erakutsi ez arren) 2012ko urriaren eta 2013ko martxoaren artean filmatuta dago. TDAS Amaiera baten istorioa da, benetan, bi amaiera izan arren: Maitasunaren Amaiera eta Munduaren Amaiera. Diziplina ameslaria duen triptiko eskatologikoa: ikusi behar dena begiratzea. TDAS epifania bat da: orainaldian, denboraren materia. Iragarle eta aluzinatuen zinea. TDAS elegia bat da: iraganarena, denboraren memoria. Mamuen zinea. “Ortoño”, “Facies totius universi (domingo, 16 de marzo, 2008)” eta “inV/Fierno” dira eraispen-, desintegrazio- eta pizkunde-prozesuaren hiru egoerak.
Ez dakigu zer egin dezakeen zineak, baina zine honek etorkizunaren inguruan proiektatu dezake. https://vimeo.com/80934488

 

gonbidatutako filma

Felony Flats Bob Moricz | 2011

Pertsona hilzorian dauden planoen bibrazioen artean murgiltzen da. Zientzia-fikzio urbanoaren sutik ez dago inolako irteerarik. Bob Moricz zinemagile estatubatuarrak road movie sakabanatu bat proposatzen du, eta ez magmatikoa denaren hastapenetan, plasmatikoan oinarrituta baizik. Sudurretik sartzen da nire plasma horixka eta nire errulo belzkaretan lehortzen da. Hara-hona ibiltzearen piltzarrak lehertzen dira. http://www.youtube.com/watch?v=c3G2S0MCZe8

 

tailerra

Agnes Pe. Tomas

http://aggnespe.hotglue.me/

  

jardunaldiak

Performance Totala BLIND CINEMA Alex Mendizabal

Irudia ez da bisualaren alderdi esklusiboa. Hizkuntzaren hitzaurrea izango da, beharbada. Zinea kynema gisa ulertuta, mugimendua. Alex Mendizabal: efektuez, etenaldiez, mugimenduan dauden soinu-iturriez, eta azkenaldian, ametsetako soinuez arduratzen da. 90eko hamarkadatik egiten du zinema itsua. Erroman bizi da.

Saio berezia Rubén García eta Marion Cruzarekin

http://vimeo.com/user4427854http://www.hamacaonline.net/autor.php?id=286

  

hautaketa-batzordea

Jorge Núñez (Santurtzi, 1983). Bilbon bizi da (Euskal Herria). Puerta arte-espazioaren fundatzaileetako bat eta Injuve 2012ko irabazlea da. Bere lanen artean, Cabudanni (2010) -Ander Lauzirikarekin-, Marrón de Momia (2012) -Miguel A. Garcíarekin-, Bath Salts (2013) edo The Mask of Atlantis (2013) pelikulak ditugu; baita alderdirik performatiboena, Niebla Fascista lanarekin; eta Pantalla Fantasma zine-erakusketaren zuzendaritza edo Fuerza Vital zine-aldizkaria ere, 2009. urtetik. Arte Ederretan doktorea da EHUren eskutik, Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktorego-tesiarekin.

Isabel de Naverán andreak koreografia hedatuan oinarritzen ditu bere ikerlanak, mintegiak antolatuz, entseguak argitaratuz eta topaketak koordinatuz. Artea ikerketa-taldeko eta Bulegoa Zenbaki Barikezagutza- eta arte-bulegoko kidea da. Arte Ederretan doktorea da, EHUren eskutik.

Xara Sacchi Artista eta ikerlaria. Bere lan artistiko eta teorikoak testuinguru (post)kolonialeko lotura eta irudikapenaren arteko harremanak ikertzen ditu. Diziplina anitzeko instalazioak ekoizten ditu, artefaktu eszenikoak; prozesu grafikoak eta objektu materialak, bisualak eta narratiboak, Fikziozkoak. Bere lan teorikoa eta artistikoa lankidetza aktiboarekin artikulatzen du, hainbat talde eta mugimendu feministekin, lgttibq eta queers. Gaur egun Bilbon (Euskal Herria) bizi eta lan egiten du.