Aguaray, Argentina. Trans* artista bisuala, ikertzailea eta idazlea da. Ikerketa Independenteen Programa (PEI) MACBA (2014-2015), Mendeko Ikasketen Programako irakaslea, Matadero – Ayllu kolektiboa, Madril. Artearen eta kolonialismoaren aurkako pentsamendu feministaren politikari erradikalen Degeneradas («Galduak») programa - Histeria Kolektiboa (Bilbo, 2014-2017) zuzendu du. Pikara Magazineko Soy eranskineko Estado Mental ataleko kolaboratzailea izan da. Ekintzak, egonaldiak eta erakusketak egin ditu MACBAn (Bartzelonan), Tabakaleran (Donostian), La Tallerren (Bilbon) eta La Enen (Buenos Airesen), besteak beste. Sacchi-De Santo Taldeko kidea da: Arteen Fondo Nazionalaren beka (2017); Iberescena beka (2017), Nau L'Estruch (Sabadell), Matadero (Madril), Hangar (Bartzelona). Ira Sudaka kolektiboko kidea ere bada: MUSAC (Gaztela eta Leon).

organoléptico

«Organoléptico» idatzizko proiektu dokumentala da, fikziozkoa, bederatzi pertsonaiaren eta beraien gorputzen eta gorpuztu eta interpelatzen dituzten sentsazioen, zirraren eta genealogien eraldaketa organoleptikoaren ezaugarriak kontatzen dituena. Antiheroi* horiek euren burua, mundua eta inguruan daudenak eraldatzeko dituzten ahalmenak (fisikoak, transzendentalak, espiritualak, emozionalak) aztertzen dituzte. «Super-ahalmenen» ohiko erretoriketan ez bezala, pertsonaia horiek sorrarazten, larriarazten eta amorruan, antsietatean edo isiltasunean murgilarazten dituzten indar immanenteekin harremanetan sartzen dira. Kontakizuna etengabeko iragan hurbilean ardazten da, denboraren, erotizitatearen eta askatasun partekatuaren baldintza materialen eraldaketa irudikatzen ahalegintzeko.

Amazonas ibaian europarrek egindako sarraldien gorputz kliniko mendebaldarraren eraikuntza arakatzen duen ikerketa dokumental baten prestakuntza fikzionala da «Organoléptico», liburu-formatuan. Amerikan bildu eta sailkatutako aktiboak erauzteko teknikak eta gaur egun gure gorputzean duten eragin farmakologikoak ere lantzen ditu, besteak beste, jardun horretan. «Organoléptico» irudimen-ariketa utopikoa da, gorputz anatomiko mendebaldar garaikidearen asmakizunaren apalak, beraren sentsazioen geografia, osatzen eta suntsitzen duten materien ordena, beraren metafora subiranoak eta beraren imajinario politikoak astintzen dituena; fantasia organikoak, figurazio patologikoak eta obsesioak interesatzen zaizkio.