Lerro gurutzatuak lanak jatorri ezberdineko edukien arteko parekotasunak nabarmentzen ditu. Alde batetik, herri-jakintzatik datozen ohitura eta sinesmen batzuk, eta hauekin loturiko bestelako gertaera eta datu batzuk aurkezten dira. Eta bestetik, artista (gehientsuenetan) garaikideen lanen deskribapen edo irudiak ...

oier iruretagoiena arregi

Errenteria, 1988. Eskulturaren, soinuaren eta testuaren artean jarduten du. 2011n eskuratu zuen Arte Ederretako lizentzia EHUn, eta banakako erakusketak egin ditu CarrerasMugica galerian (Bilbon, 2015ean) Halfhouse espazioan (Bartzelonan, 2014an), Egiako Kultur Etxean (Donostian, 2013an) eta Montehermoso Kulturunean (Gasteizen, 2011n). Erakusketa kolektiboei dagokienez, berrikitan hartu du parte Juan Canela Tabakalerarako komisario izan duen Cale, cale, cale! Caale!!! erakusketan, (Donostian, 2017an); consonniko “LaPublika” laborategian (Bilbon, 2016an) eta Elba Benítez galeriako Otzan erakusketan (Madrilen, 2016an).

www.oieria.info