(Bilbo. 1964.) Gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten du.

Sortzaile artistiko interdiziplinarra, erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu bai Espainian bai beste herri batzuetan ere (Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Belgika, Korea, Portugal...) eta hainbat arte garaikideko nazioarteko azoketan izan da (Arco, Artelisboa, Artesantander, Art Cologne, Kiaf, Balelatina...).

Bere lana bilduma partikular eta erakunde eta museo ugariren bildumetan jasoa dago, hala nola, Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan, Bilboko Arte Ederretako Museoan; Gaztela-Mantxa Kutxaren Bilduman; Nafarroako Museoan; Olor Visual Bilduman, etab.

Halaber parte hartzeak egin ditu espazio publikoetako formatu handiko lanetan: Osotasuna eta Hutsa, Zentroa, Aiako Harria Natura-Parkea, Oiartzun-en,  Oteiza-ren eta Serra-ren arteko Elkarrizketak, Eskultura, Amurrion; etab.

jardunaldiak

2014 azaroak 29 - 2015 otsailak 22
frozen trees expo imanol marrodan
2015 ekainak 25 - 2015 uztailak 28

erlazioak

Eremuakek eta AIR plataforma independenteak aurkeztu dute Imanol Marrodán egilearen Una línea de aire hecha con la mirada (begiradaz sortutako airezko lerroa) liburu digitala, Huescako Beulas Fundazioaren Arte eta Natura Zentroan (CDNA) egindako erakusketa-proiektua jasotzen duena. 

publicidad presentación libro anboto
2015 abenduak 4 - 2015 abenduak 8

muga, mugako biztanleak

Gizabanakoa mugan, zentzuz ezaguna denaren eta “gainerakoaren” –ia ulertu ere egiten ez dugun magma nahasiaren eta zentzugabearen– arteko ertzean bizi den izaki gisa.

Infinituraino luzatzen den eremu zabala da. Jolasteko eta ikertzeko eremu mugagabea. Nahi dugun eta, halere, hainbeste beldurrarazten gaituen esperientzia.

Antzinako Erromako “limes-aren” ideia zaharrean inspiratutako mugaren kontzeptua da, Eugenio Triasek ezagutza zibilizatuaren, arrazoiz kontrolatutako ezagutzaren metaforatzat aipatzen duena. Mugaren kontzeptua zerbaiten amaieratzat ulertzeko baino areago, norbanakoaren ikaskuntzaren eta ikerkuntzaren hasieratzat eta bilaketatzat, hazteko eta bilakatzeko bidetzat ulertzeko abiapuntua da. 

Labirintoaren mitoan eta haren erdigunean edo esanahian dagoen kontraesana: Kultura judu-kristauean edo mendebaldekoan, ezezaguna, subkontzientea, iluna, kontrolik gabeko basapiztia, irrazionalarekiko beldurra bizi den eremua da. Beste kultura batzuetan, ordea, labirintoa norberaren buruaren ezagutza, argia eta giza existentziaren zentzua bilatzeko sarbide-bidaia da. Benetako ezagutza sortzailearen funtsezko bilaketa. (Goi-mailako ezagutza). Arrazoiaren eta intuizioaren artean beti izango den paradoxa. Artifizioaren eta naturaren artekoa.

Ezezagunaren eta norberaren nortasunaren bilaketaren eta esplorazioaren ideia hori da, prozesu eta erritmo naturalei lotuta, Imanol Marrondánen lanaren gai nagusia. Orotariko zentzuak izango dituzten esanahien Atlasa osatu nahi da, geroz eta zabalagoa. Batzuetan zentzu argiak eta ageriko loturadunak izango dira; bestea batzuetan, aldiz, galduak, isolatuak, inolako euskarri arrazional eta agerikorik gabeak. Bizi izandako esperientziak eta estadioak metaforikoki geometria euklidearrek eta aldi berean pentsaera fraktal eta organiko intuitiboko egiturek osatutako egitura mentaltzat hartuko dituen metahizkuntza eraikitzea proposatzen da. Mundu industrialean, materialistan eta artifizialean habitat soziopolitikoa partekatzen duen esperientziaren prozesu eratzailea bera da, ia ezagutzen ez dugun baina oraindik sentitu eta sumatzen dugun unibertsoaren legeei lotutako ingurune natural baten aurrean.

Kokatzeko eta eusteko moduak, jarrera politikoetara eta aldaketa-jarreretara eratorriak.