Logroño, 1985. Ikusmen-artista da. Arte Ederretako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta master-ikasketak egin zituen Parsonsen (New Yorken), Fullbright bekadun gisa. 2017an, Estatu Batuetako Skowhegan egoitza entzutetsuan hartu zuen parte...

money shot / sadeyes / things change

money shot

Money Shot homosoziabilitate-moduei eta horren alde egiten duten ideologien esanahi politiko-estetikoari buruzko bideo-pieza esperimental baten edo hainbaten behin-behineko titulua da.

sadeyes

Sadeyes Elbis Rever taldearen abesti bat da. Abesti horrentzako bideoklip bat egiten ari naiz, gizonaren gorputzaren irudikapenean oinarrituta.

things change

Things Change muntatzeko eskultura-sail baten behin-behineko titulua da. Olanan handituriko collageak, zura, metala, porlana eta laneko arropa dira abiapuntuko materialak.

Pieza horien prozesuan ekoizturiko material guztiak erakusketetan antolatuko dira, eta erakusketa horien izen orokorra Hazlo por las chavalas izango da.