mikel ruiz pejenaute

(Zumarraga, 1990)

Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatua, Ikerkuntza eta Sorkuntzako Masterra gauzatuko du fakultate berean. Berriki, Tabakalerak eskainitako lehen “Artistentzako Tailerrak” programan parte hartu du, Itziar Okariz eta Jon Mikel Euban eskutik.

Kolorea oinarritzat hartuz, nire esperientzia piktorikoa ebazten saiatu naiz orain arte; baina azkenaldian, erabilitako elementuen materialtasunak eta egituraketak presentzia handia lortu dutela ohartu naiz .Kolore/keinu, gaien izaera eta bolumen/estrukturen arteko erlazioak batzen saiatzen naiz nire lanetan.