luz broto

Luz Broto Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du. Bizi eta igarotzen ditugun espazioen erabilerak eta izaerak aldarazten dituzten interbentzio espezifikoak egiten ditu. Bere proposamen berrienen artean daude: Durante la exposición el centro permanecerá abierto (Lo Pati, Amposta, 2015), Abrir un agujero permanente (MACBA, Bartzelona, 2015), Volver a casa (CA2M, Madril, 2015), Aumentar el caudal de un río (La Panera, Lleida, 2014) edo Atar cabos (García Galería, Madril, 2014). Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, hala nola Performing Politics (Institut für Raumexperimente, Berlin, 2012), Jonge Spaanse Kunst (Appartement Elisa Platteau, Brusela, 2012), Die Fünfte Säule (Secession, Viena, 2011) edo 5x5 Premio internacional de arte contemporáneo (EAC, Castelló, 2011).