laurita siles

Artista eta ikertzaile hau Marbellan jaio zen, 1981. urtean. Gaur egun, Karrantzan (Bizkaia) bizi da, eta bertan lan egiten du. Cum Laude doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, 2017an. Lurraldearekiko kezka agertu zuen, ingurumen-krisiarekin hasi eta sustraien galerak eragindako nostalgiarekin amaitzeraino. Silesek hainbat lekutan jaso du Arte Ederretako prestakuntza: Valentzia, Islandia, Vancouver (Kanada) eta Euskadiko arte-fakultateetan eta arte-eskoletan. Ondoren, bekak baliatu eta egonaldi artistikoak egin ditu honako hauetan, besteak beste: Arteleku (Donostia); Leonardo Da Vinci beka, Marlouflims, Bordele (Frantzia); MA Studio, Pekin (Txina); The Banff Centre, Banff (Kanada); Gullkistan, Laugarvatn (Islandia); BilbaoArte Fundazioa; Shedding the skin, Linz (Austria). Halaber, askotariko jarduerak egin ditu, bakarka eta taldean, Estatuan zein atzerrian: erakusketak, ekintzak, ikusizko proiekzioak, hitzaldiak eta abar.

www.folklorenomada.com